Menua

Orburu egosiak gatzozpinetan

  • Orburu egosiak gatzozpinetan
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 24 orburu egosi
  • 2 tomate heldu
  • uraza garbi bat
  • ahuntz-gazta txiki bat
  • 10 koilarakada oliba olio birjina estra
  • 4 koilarakada baltsamo, sagardo edo xerez ozpin
  • gatza eta piperbeltz eho berria
  • oliba olio birjina estra

….

Errezeta

Uraza garbitu, uretan araztu eta xukatu. Tomateak zuritu eta xerra finetan moztu. Gopor edo katilu handi batean, ozpina isuri eta piperbeltza eta gatza ugari erantsi. Koilara batez nahasi eta oliba olio birjina estra isuri. Horra ozpin-olioa. Dadotan edo zerra mehetan moztuko dugu ondoren ahuntz-gazta, eta xerra mehetan orburuak, ongi zorrozturiko labana batez baliatuz.

Entsalada-ontzi edo plater batean, ozpin-olioaren erdia isuriko dugu hondoan. Uraza erantsi eta eskuez edo mahai-tresna batzuetaz nahasiko dugu guztia, ongi igurtzi arteraino. Tomatea ipiniko dugu gainean eta ozpin-olioaren beste erdiaz igurtziko dugu. Tomatearen gainean zabalduko ditugu orburu xerrak, gazta-dado eta xerrekin tartekaturik, eta oliba olio birjinaz igurtziko ditugu. Entsaladaren gainean, ehogailuari hainbat aldiz eraginez, ehoko dugu piperbeltza, eta mahairako prest edukiko dugu ondoren. Entsalada geruzatan antolatu dugunez, ez dugu nahasi beharrik izango. Zerbitzatu eta ogi txigortuez gozatu ahal izango dugu entsalada.

Orburu egosiak gatzozpinetan

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Kardua orburuekin

Osagaiak Kardu bat gordinik 8 orburu natural, egosiak Ura Gatza 2 baratxuri ale, xehatuak 2 koilarakada oliba olio 2 koilaratxokada irin Kardua egosi den salda, edontzi handi bat Xorta bat ardo zuri Perrexil xehatua Errezeta …

sukaldean-fondo0

Orburu irin-arrautzeztatuak saltsan

Osagaiak 24 orburu Irina Arrautza bat, joa Perrexila, xehatua Baratxuri ale bat, xehatua Oliba edo eguzki-lore olioa, frijitzeko 3 koilarakada oliba olio Tipulin handi bat, pikatua Orburuak egosi diren salda, baso handi bat Ximiko bat …

Orburuak tenpuran

Orburuak tenpuran

Orburuak tenpuran – Osagaiak 24 orburu 150 g irin Ura, litro laurdena Azukrea, ximiko bat Okindegiko legamia prentsatua, 15 g. Gatza, koilarakada erdia Oliba edo eguzki-lore olioa, frijitzeko Orburuak tenpuran Errezeta Irina, gatza, azukrea eta …

sukaldean-fondo0

Orburuak beren horretan

Osagaiak 32 orburu Xorta bat oliba olio Gatza Ura *Lau pertsonentzat Errezeta Kanpoko hostoak kendu eta bi hatzeko tartea kenduko diegu ia-ia orburuen muturrei. Kontuz zurituko dugu oinaldea, ahalik eta mami gehienari eutsirik. Beste hainbeste …

Orburuak urdaiazpikoarekin

Orburuak urdaiazpikoarekin

Orburuak urdaiazpikoarekin –  Osagaiak 24 orburu egosi 3 koilarakada oliba olio 2 baratxuri ale Orburuak egosi diren salda, koilarakada batzuk Urdaiazpikoa, takotan edo, hobe, xerra finetan moztua Irina, ximiko bat Gatza Orburuak urdaiazpikoarekin Errezeta Kazola …