Menua

Ogi edo opil suitzar torrada karamelatuak

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 16 torrada irin-arrautzatan pasa berriak, ogi edo opil suitzarrarekin eginak
  • 15 koilarakada krema
  • 5 koilarakada almendra joa
  • Ron xorta bat
  • Arrautza gorringo bat
  • Azukrea eta krema kataluniarra egiteko erabiltzen dugunaren moduko karamelugaia

Errezeta

Lehenik nahasiko ditugu krema eta almendra hautsa, ore lodia lortu arte. Rona eta arrautza gorringoa erantsiko ditugu ondoren. Krema lodia gelditu behar zaigu. Aurrez irin-arrautzatan pasa eta frijitutako torraden gainean zabalduko dugu prestatu dugun krema hori, geruza lodi xamarra osatu arte, eta azukrea hautseztatuko dugu gainetik. Gainazala karamelu bihurtuko dugu ondoren, geruza gorri txigortua lortu arte. Karamelugaia gori-gori erabiliko dugu, edo bestela, soplete bat erabil dezakegu, karamelugairik ez badugu. Soilik edo izozki krematsu batekin zerbitzatuko ditugu torradak.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Atun ogitartekoa

Atun ogitartekoa

Atun ogitartekoa –  Osagaiak Opil bat, bitan irekia Lata txiki bat hegaluze oliotan, ongi xukatua eta zatitan bereizia Piper gorriak edo berdeak, erreak, zurituak, zerrendatan moztuak eta oliotan, baratxuri ale gordin batekin, edukiak Errezeta Oliba …

Piper berde eta urdaiazpiko ogitartekoa

Piper berde eta urdaiazpiko ogitartekoa

Piper berde eta urdaiazpiko ogitartekoa –  Osagaiak Opil bat, bitan irekia Piper berde eder bat, txortenik eta hazirik gabe, zerrenda luzetan moztua 4 xerra mehe urdaiazpiko serrano Gatza eta oliba olioa Piper berde eta urdaiazpiko …

Croque-monsieur (mixtoa)

Croque-monsieur (mixtoa)

Croque-monsieur (mixtoa) Marcel Proust berak ere aipatzen du otarteko bero hau: «Kontzertu irteeran, hotelera bidean, amona eta biok geldialdi bat egin genuen kai muturrean Villeparisis andrearekin hitzaspertu bat egiteko, zeinak erran baitzigun hotelean eskatuak zituela …

sukaldean-fondo0

Ogi edo opil suitzar torrada karamelatuak

Osagaiak 16 torrada irin-arrautzatan pasa berriak, ogi edo opil suitzarrarekin eginak 15 koilarakada krema 5 koilarakada almendra joa Ron xorta bat Arrautza gorringo bat Azukrea eta krema kataluniarra egiteko erabiltzen dugunaren moduko karamelugaia Errezeta Lehenik …

eguerdiko pintxoa unax eran

Eguerdiko pintxoa unax eran

Eguerdiko pintxoa unax eran –  Osagaiak ¼ PIPER BERDEA 1 SOLOMO ADOBATUA 1 ARRAUTZA 2 HIRUGIARRA 20 GRAMO HOGI 1 GAZTA LONTSA OLIOA … Errezeta Ogia mozten duzu bi zatitan eta jarri plater batean. Gero …