Menua

Onddoak salteatuta

  • Onddoak salteatuta
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Onddoak salteatuta –

Osagaiak

  • Onddo garbiak eta puska koxkorretan moztuak, kilo bat
  • 6 koilarakada oliba olio
  • 2 baratxuri ale, txiki-txiki eginak
  • Perrexil xehatu pixka bat
  • Gatza

Errezeta

Kazola batean, su bizian, olioa jarriko dugu. Onddoak gehituko ditugu, gatz pixka batekin, eta frijitu daitezela poliki, eragiteari utzi gabe, ongi txigortuak daudela ikusi arte. Onddoak heze egon eta ur asko askatzen badute, ura lurruntzen utzi behar dugu, murriztu dadila dena, onddoak lehor gelditzeko, eta batik bat, itxura lingirdatsua ez izateko. Etxekoandreek esaten dutenez, onddoa zukua desagertu denean dago egina, olioa garbi dagoenean.

Onddoak sutatik kendu baino minutu batzuk lehenago, baratxuri txikitua gehitu, eta gatzik behar ote duen begiratu. Zerbitzatzerakoan, perrexila jarriko diegu, par-par boteaz gainetik.

Onddoak salteatuta

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

onddoak kreman

Onddoak kreman

Onddoak kreman –  Osagaiak Ondo freskoak, kilo bat Koilarakada bat gurin Limoi laurden baten zukua Tipulin txiki bat, txiki-txiki eginda Esnegain likidoa, litro laurdena Perrexil xehatua Gatza … Errezeta Hasteko kazola baxu batean onddo garbi-garbiak, …

Pasta onddoekin

Pasta onddoekin

Pasta onddoekin –  Osagaiak Onddo salteatuen errezeta bat Esnegain likidoa, litro laurden bat Pasta, 800 g Perrexil xehatua Ur eta gatza Pasta onddokin Errezeta Esnegaina irakiten jarri eta borborka hasten den momentuan onddo salteatuak gehituko …

Arroza onddoekin

Arroza onddoekin

Arroza onddoekin –  Osagaiak 500 g arroz (ale biribileko arroza) Onddo freskoak, hiru kilo laurden 4 koilarakada oliba olio 4 azafrai-izpi 2 tipula ertain, txikituak Baso bete ardo zuri Haragi salda edo ura, 1,3 litro …

Perretxiko salteatuak

Perretxiko salteatuak

Perretxiko salteatuak –  Osagaiak Kilo bat perretxiko garbi, handienak eskuez puska handitan zatituak 6 koilarakada oliba olio Baratxuri ale erdi bat, xehatua Perrexil xehatua, ximiko bat Gatza … Errezeta Kazola batean su bizian jarri olioa. …

onddoak garbitzeko era

Onddoak garbitzeko era

Onddoak garbitzeko era –  Beharrezkoak Laban txiki bat Zatar heze bat Errezeta Kaxa edo paketetik atera eta onddoen prezioan harri kopuru ikusgarri bat saldu digutela frogatuko dugu. Hosto, intsektu eta zikinkeriaren bat ageri badute itsatsirik, …