Onddoak kreman
- Errezeta
- Bidali iruzkina
Onddoak kreman –
Osagaiak
- Ondo freskoak, kilo bat
- Koilarakada bat gurin
- Limoi laurden baten zukua
- Tipulin txiki bat, txiki-txiki eginda
- Esnegain likidoa, litro laurdena
- Perrexil xehatua
- Gatza
…
Errezeta
- Hasteko kazola baxu batean onddo garbi-garbiak, gurina, tipulina, gatza eta limoiaren zukua jarri, eta irakin dezala denak 10 bat minutuz.
- Denbora hori iraganik, esnegain likidoa gehituko dugu eta saltsa loditu dadin utziko dugu beste 15 bat minutuz, su motelean, saltsa krematsu egin arte.
- Gatzik behar ote duen probatu. Behar badu, gatza eman, eta perrexil xehatua gehitu.