Menua

Olagarroa egosteko era

  • Olagarroa egosteko era
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Olagarroa egosteko era – 

Osagaiak

  • Olagarro eder bat, gordinik.
  • Ura eta gatz larria

Errezeta

Bi formalismo bete behar dira olagarroa egosi aurretik. Edo arrantzaleak egosi aurretik egundainoko kaskarreko aldia jotzen dio arroka baten kontra, xamur gera dadin, edo izoztu eta berriro beratu ostean egosiko dugu, ondoren adieraziko dugun moduan.

Eltze batean, ur gazi ugari jarriko dugu egosten. Irakiten hasi orduko, burutik heldu eta lauzpabost aldiz “bataiatuko” dugu olagarroa (garro guztiak urperatuko ditugu bururaino, baina kaskoa erabat sartu gabe, eta berehala aterako dugu ondoren. Hau da, hau, bataioa!). Laugarren aldian, askatu eta barruan utziko dugu olagarroa, su bizian egosten. 20-25 minutuan edukiko dugu (olagarroaren tamainaren eta kalitatearen araberakoa izango da).

Olagarroa ongi egosia dagoela jakiteko, sardexka bat ziztatuko dugu haren haragian: oztoporik gabe sartuko duguna.  Sutatik atera eta uretan utziko dugu pausatzen 5 bat minutuan. Zabal-zabal hedatu eta, epeldu denean, moztu eta nahi moduan maneatuko dugu: Galiziako eran, entsaladan, enpanadan, eta abar.

Galiziako guztia meiga kontua omen dela-eta, jakin ezazue lurralde hartan kobrezko kazola edo eltze batean egosten dutela beti olagarroa. Parte txarrekoak uxatzeko edo goxoago maneatzeko?

Olagarroa egosteko era

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Olagarro eta leka entsalada

Olagarro eta leka entsalada

Olagarro eta leka entsalada – Osagaiak Kg bat leka frantses edo Euskal Herriko, haririk gabe, uretan egosi berriak eta xukatuak Olagarro txiki bat, egosia, epeldua eta zati loditan moztua Tipulin bat, pikatua 2 baratxuri ale, …

OLAGARROAJavierLastras

Olagarroa a marola eran

Olagarroa a marola eran Osagaiak 1,5 kg-ko olagarro bat, egosia 2 koilarakada piperrauts gozo Koilaratxokada bat piperrauts min Gatz larria Oliba olio birjina estra Kg erdia patata ertain, zuritu gabe Ura Errezeta Olagarroa egoste-saldatik atera …

Olagarro eta gazta kazuelatxoa

Olagarro eta gazta kazuelatxoa

Olagarro eta gazta kazuelatxoa –  Osagaiak egositako 2 olagarro erro (300 g inguru) “mantxego” erako gazta laurdena (300 g inguru) pipermina /gozoa oliba olioa mozarela bola bat (120-150 g inguru) zilantro eskukada bat ogi tosta txikiak   …