Menua

Olagarroa a marola eran

  • OLAGARROAJavierLastras
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Olagarroa a marola eran

Osagaiak

  • 1,5 kg-ko olagarro bat, egosia
  • 2 koilarakada piperrauts gozo
  • Koilaratxokada bat piperrauts min
  • Gatz larria
  • Oliba olio birjina estra
  • Kg erdia patata ertain, zuritu gabe
  • Ura

Errezeta

Olagarroa egoste-saldatik atera eta zabal-zabal utziko dugu epeltzen, garroak zuzen-zuzen gera dakizkion. Ez dugu ura botako. Gatza oparo badu, irakiten hastean kazolaratuko ditugu patatak, 10-15 minutuan egos daitezen. Epeltzen utzi eta uretatik aterako ditugu ondoren. Xerratan moztuko ditugu ondoren, cm beteko lodieran, eta erretilu batean zabaldu.

Labana batez edo guraize batzuez olagarro puskak egin eta pataten gainean ipiniko ditugu olagarro puskak. Galiziako formalismoen eta tradizio zaharraren arabera, garroen mutur finenak eta burua ez dira maneatu behar, bota baizik. Guk, ordea, ez dugu deus botatzen, eta jan egingo ditugu arras gustagarriak direlako, inortxok ere eskuak burura eraman gabe, edo geroko gordeko ditugu, enpanada edo enpanadillen betegarria egiteko.

Gatz larria emango diogu oparo olagarroari eta neurrian hautseztatuko dugu piperrautsa jakiaren gainean. Hobe dugu olagarroa epel jaten badugu.

Olagarroa a marola eran

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Olagarroa egosteko era

Olagarroa egosteko era

Olagarroa egosteko era –  Osagaiak Olagarro eder bat, gordinik. Ura eta gatz larria Errezeta Bi formalismo bete behar dira olagarroa egosi aurretik. Edo arrantzaleak egosi aurretik egundainoko kaskarreko aldia jotzen dio arroka baten kontra, xamur …

Olagarro eta leka entsalada

Olagarro eta leka entsalada

Olagarro eta leka entsalada – Osagaiak Kg bat leka frantses edo Euskal Herriko, haririk gabe, uretan egosi berriak eta xukatuak Olagarro txiki bat, egosia, epeldua eta zati loditan moztua Tipulin bat, pikatua 2 baratxuri ale, …

Olagarro eta gazta kazuelatxoa

Olagarro eta gazta kazuelatxoa

Olagarro eta gazta kazuelatxoa –  Osagaiak egositako 2 olagarro erro (300 g inguru) “mantxego” erako gazta laurdena (300 g inguru) pipermina /gozoa oliba olioa mozarela bola bat (120-150 g inguru) zilantro eskukada bat ogi tosta txikiak   …