Menua

Oilasko hegal konfitatuak

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 32 oilasko hegal, junturatik bitan moztuak
  • Litro erdia oliba olio
  • Litro erdia ur
  • Oilo salda kontzentratua, pastilla bat
  • 10 baratxuri ale
  • 100 g hirugihar ketu, dadotan

*Lau pertsonentzat

Errezeta

Kazola zabal bat sutan jarri eta, tanta batzuk oliba olio isuri ondoren, erantsiko ditugu hirugihar dadoak eta baratxuri aleak. Biraka erabili eta olioa, salda-pastilla eta ura gaineratuko ditugu. Egos dadila guztia. Irakiten hasi orduko eztituko dugu sua, apalenera eramanez. Oilasko hegalak sartuko ditugu orduan: estalirik geldituko dira. Hala ez bada, ur eta olio gehiago isuri. Ordu pare batean edukiko ditugu horrela, tenperatura berean eta irakiten utzi gabe, haragia hezurretik bereizi dela ikusi arte. Egosi diren saldan utziko ditugu hozten. Jan aurretik xukatu eta mikrouhinetan berotuko ditugu, edo allioli saltsarekin, entsalada batekin edo ogitartekoan jango ditugu.

Oliba olioaren ordez ahate koipea, eta saldaren ordez ura, erabil dezakegu. Egostearen hasieran ezkaia edo erromeroa ere erantsi ahal izango dugu (adaxka batzuk), haragia lurrintzearren.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Oilasko errea

Oilasko errea baratxuriarekin

Oilasko errea baratxuriarekin –  Osagaiak 2 oilasko eder, erretzeko prestatuak, garbiak 2 baratxuri-buru Gatza eta piperbeltza, eho berria 2 baso ur Oilasko errea baratxuriarekin Errezeta Labeko erretilu handi batean jarriko ditugu barreiaturik baratxuri aleak, oilaskoak …

arroza oilaskoarekin

Arroza oilaskoarekin

Arroza oilaskoarekin –  Osagaiak 4 koilarakada handi oliba olio birjina Oilasko garbi bat zati txikitan moztua Bi baratxuri ale, xehatuak Tipulin handi bat, pikatua Piper berde handi bat, pikatua Xorta bat baratxuri fresko, pikatuak 500 …

sukaldean-fondo0

Oilaskoa tomate eta piperrekin

Osagaiak 1,5 kg oilasko, erdi tamainako puskatan zatitua Baso handi bat ardo zuri 4 pipermorro berde edo gorri, zerrenda zabaletan zatituak 4 tipula, zerrendetan zatituak 4 baratxuri ale, pikatuak Porru bat, pikatua Litro erdia tomate …

Oilaskoa euskal eran

Oilaskoa euskal eran

Oilaskoa euskal eran –  Osagaiak 1 Oilasko, zati ederretan 1 Piper morro gorri 1 Piper morro berde 1 Tipula 1 Tomate eder ala bi ertain 1/2 baso olio Gatza Piper hautsa Belarrak (aukeran) Piper mina, …

Oilasko errea aranekin

Oilasko errea aranekin

Oilasko errea aranekin –  Osagaiak 2 oilasko eder, erretzeko prestatuak, garbiak 20 aran pasa, ederrak eta mamitsuak, hezurra kenduta Limoi azal bat Tipula Gatza eta piperbeltza, eho berria Baso bete ur Errezeta Labeko erretilu handi …