Menua

Oilasko errea aranekin

  • Oilasko errea aranekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Oilasko errea aranekin – 

Osagaiak

  • 2 oilasko eder, erretzeko prestatuak, garbiak
  • 20 aran pasa, ederrak eta mamitsuak, hezurra kenduta
  • Limoi azal bat
  • Tipula
  • Gatza eta piperbeltza, eho berria
  • Baso bete ur

Errezeta

Oilasko errea aranekinLabeko erretilu handi batean jarriko ditugu barreiaturik baratxuri aleak, oilaskoak garbitu ondoko lepoa eta hegalen muturrak, eta oilaskoak gatz-pipertu eta saiheska ipiniko ditugu ondoren erretiluan. Urez garaztatu eta limoi azala erantsiko diegu oilaskoei.

Labean sartuko dugu erretilua 200º-ko tenperaturan eta 20 minutuan edukiko ditugu erretzen oilaskoak. Denbora hori igaro ondoren, ireki egingo dugu labeko atea, atera duten zukuaz garaztatu, eta jada errea dagoen saihetsaren gainean ipiniko ditugu oilaskoak, beste 20 minutuan. Horren ostean, labea ireki eta beren paparren gainean egokituko ditugu oilaskoak, bizkarraldea gora begira utzirik, aranak erantsiko ditugu eta erretzen utziko ditugu beste 20 minutuan. Atera duten zukuaz garaztatuko ditugu berriro ere oilaskoak tarte horretan. Azkenik, denbora-tarte hori igaro ondoren, papar aldea gora dutela jarriko ditugu oilaskoak, eta utzi egingo ditugu erretzen ondo txigortu arte. Behar izanez gero, erantsi egingo diegu ur pixka bat erretzen ari diren bitartean, egarri direla eta lehortzen ari direla ikusten badugu betiere. Heze egon behar dute beti.

Plater batean ipini eta aluminio-paper orri batez estaliko ditugu oilaskoak, eta pausatzen utziko ditugu 15 bat minutuan. Orduan zatitu egingo ditugu oilaskoak, lau izter eta lau paparretan. Erretilu bero batean ipini, eta zukuaz ondo bustirik egongo diren aran erreekin aterako ditugu mahaira oilasko zatiak. Errekiari aranak gaineratzean kanela ezpaltxo bat eransten badiogu, mairu ukitu guztiz erakargarria izango dute oilaskoek.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Oilasko papurtua parmentier eran

Osagaiak Oilasko mardul bat edo bi ertain, garbi Azenario bat, xerratan Porru bat, xerratan Baratxuri-buru bat Tipula bat, zatitua Litro erdia ardo beltz Ura Pastilla bat haragi-salda 5 tipulin eder, pikatuak Eskukada bat barrengorri, pikatuak …

sukaldean-fondo0

Oilasko paparrak urdaiazpiko eta gaztarekin

Osagaiak 8 oilasko papar xerra, liburu gisa irekiak, bete ahal izateko 8 urdaiazpiko xerra, egosia edo iberikoa, aurrekontuaren arabera 8 gazta xerra fin, gazta koipetsua, urtzeko modukoa Oliba olioa 4 baratxuri ale, zanpatuak Irina eta …

sukaldean-fondo0

Oilasko errea sagarrekin

Osagaiak 2 oilasko eder, erretzeko prestatuak, garbiak 4 sagar, haragi estukoak eta zurituak, bihotza kendu eta laurdenetan zatituak Gatza eta piperbeltza, eho berria Baso bete ur Errezeta Labeko erretilu handi batean jarriko ditugu barreiaturik baratxuri …

Kukulu entsalada antxoa eta oilaskoarekin

Kukulu entsalada antxoa eta oilaskoarekin

Kukulu entsalada antxoa eta oilaskoarekin –  Osagaiak 4 “tuterako” kukulu 250-300 g oilasko bularki 8 antxoa xerra 10 g mostaza 100 g jogurt natural krematsu Oliba olioa Tipulina ale 1 Baratxuri laurdena … Errezeta: Kukuluak …

Oilaskoa frijituta

Oilaskoa frijituta

Oilaskoa frijituta –  Osagaiak 2 oilasko, erdi tamainakoak, puska txikietan zatituak Limoi zukua Perrexil xehatua 4 baratxuri ale, zanpatuak Soja saltsa pixar bat Irina eta gatza 4 baratxuri ale, azala eta guzti Oliba olioa, frijitzeko …