Menua

Oilasko enpanadatxoak

  • Oilasko enpanadatxoak
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Oilasko enpanadatxoak – 

Osagaiak

  • 20 disko ore, enpanadatxoak egiteko
  • Tipulin bat, pikatua
  • 3 baratxuri ale, pikatuak
  • 3 koilarakada oliba olio
  • 600 g oilasko haragi, txikitua
  • 15 koilarakada tomate saltsa
  • Perrexil xehatua
  • Arrautza, joa

Oilasko enpanadatxoak

Errezeta

Padera batean ipiniko ditugu olioa, baratxuri aleak, gatz zimiko bat eta tipulina, eta oso su eztitan jarriko dugu guztia. Astiro-astiro egiten utziko ditugu barazkiak 20 bat minutuan. Haien ostean, sua bizitu eta erantsiko diogu haragi pikatua, eta guztia egiten utziko dugu 20 bat minutuan, zurezko zaliari eragiteari utzi gabe, haragia trinkotu gabe eta solte gera dadin. Gatza eman eta erantsiko diogu tomatea, eta urritzen utziko dugu ondoren, haragia xamurtu eta lodi dadin, baina trinkotu gabe. Orduan erantsiko diogu perrexila. Hozten utziko dugu betegarria.

Mahai gainean luzatuko ditugu enpanadatxoak egiteko disko oreak, eta koilarakada eder bana betegarri ipiniko diegu barnean. Jotako arrautzaz margotuko dugu ertz osoa, eta sardexka baten hortzekin itxi egingo ditugu diskoak, ilargi erdiak balira bezala. Ongi estali eta hozkailuan pausatzen utziko ditugu enpanadatxoak.

Bi gauza egin ditzakegu ondoren. Koipe gutxiago izan dezaten, arrautzaz erabat margotu eta labean erre ditzakegu 200º-ko tenperaturan, 15 bat minutuan, gainazala gorri geratu arte, edo betiko moduan egin ditzakegu bestela, olio bero ugarian frijitu eta ongi xukatu.

Oilasko enpanadatxoak

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Oilasko errea

Oilasko errea baratxuriarekin

Oilasko errea baratxuriarekin –  Osagaiak 2 oilasko eder, erretzeko prestatuak, garbiak 2 baratxuri-buru Gatza eta piperbeltza, eho berria 2 baso ur Oilasko errea baratxuriarekin Errezeta Labeko erretilu handi batean jarriko ditugu barreiaturik baratxuri aleak, oilaskoak …

Oilaskoa euskal eran

Oilaskoa euskal eran

Oilaskoa euskal eran –  Osagaiak 1 Oilasko, zati ederretan 1 Piper morro gorri 1 Piper morro berde 1 Tipula 1 Tomate eder ala bi ertain 1/2 baso olio Gatza Piper hautsa Belarrak (aukeran) Piper mina, …

OILASKO HEGAL FRIJITUAK C.Nebraska

Oilasko hegal frijituak

Oilasko hegal frijituak Osagaiak 32 oilasko hegal, bitan zatituak, giltzaduratik, harakinak egin dezala lan hori Limoi zukua Perrexil xehatua Eztia, pittin bat 4 baratxuri ale, zanpatuak Soja saltsa, pittin bat Irina eta gatza 4 baratxuri …

sukaldean-fondo0

Oilasko paparrak urdaiazpiko eta gaztarekin

Osagaiak 8 oilasko papar xerra, liburu gisa irekiak, bete ahal izateko 8 urdaiazpiko xerra, egosia edo iberikoa, aurrekontuaren arabera 8 gazta xerra fin, gazta koipetsua, urtzeko modukoa Oliba olioa 4 baratxuri ale, zanpatuak Irina eta …

Kukulu entsalada antxoa eta oilaskoarekin

Kukulu entsalada antxoa eta oilaskoarekin

Kukulu entsalada antxoa eta oilaskoarekin –  Osagaiak 4 “tuterako” kukulu 250-300 g oilasko bularki 8 antxoa xerra 10 g mostaza 100 g jogurt natural krematsu Oliba olioa Tipulina ale 1 Baratxuri laurdena … Errezeta: Kukuluak …