Menua

Oilagorra saltsan

  • Oilagorra saltsan
  • oilagorra saltsan
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Oilagorra saltsan – 

Osagaiak

  • 8 oilagor, lumarik gabe eta bere tripekin (ipurdia eta apoak kenduko ditugu)
  • Litro eta erdi ardo beltz
  • Zorrotada bat Xerezko ozpin
  • Zorrotada bat brandy
  • Zorrotada bat oliba olio
  • 2 tipulin, pikatuak
  • Apioa, adaxka bat
  • Tomate bat, pikatua
  • Azenario bat, pikatua
  • Eskukada bat perrexil zurtoin
  • Baratxuri-buru bat, osorik eta garbi
  • 8 ale piperbeltz
  • Ezkaia, adaxka bat
  • Ura
  • Koilarakada bat kakao hauts
  • 10 koilarakada oliba olio
  • 100 g gurin hotz

Oilagorra saltsan

Oilagorra saltsanErrezeta

Ongi sartuko diren kazola batean jarriko ditugu oilagorrak, mokoz behera. Haien gainean ipiniko ditugu tipulinak, tomatea, azenarioa, apioa, perrexil-zurtoinak, baratxuriak eta piperbeltza, eta isuriko ditugu olio, ozpin eta ardo zorrotadak. 8 orduz edukiko dugu guztia hozkailuan, ukitu gabe.

Epe horren ostean, isurkariaren erdia erretiratu eta beste hainbeste ur erantsiko dugu. Estali eta su ezti-eztian jarriko dugu kazola, oilagorrak xamur gelditu arte, hau da, 45 bat minutu irago arte. Eginak dauden frogatzeko, hankek xamur egon beharko dute (hatzez sumatuko dugu hori).

Egosi eta gero, kazolatik aterako ditugu oilagorrak, eta egoste-saldatik bereiziko ditugu barazkiak. Saldari erantsiko diogu aurreneko marinadatik gorde dugun erdia. Epeldu direnean, eskuz heltzeko moduan daudenean, koilara txiki batez hustuko dugu oilagorren barrua, erraiak. Plater batean gordeko ditugu.

Saltsa maneatzeko, su ertainean jarriko ditugu marinadako barazkiak potxatzen, 5 koilarakada oliba oliotan, ongi izerditu eta ilun gelditu arte. Hegaztien erraiak erantsiko ditugu ondoren, eta ongi txigortzen utziko ditugu 15 bat minutuan. Hiru aldiz erantsi eta urrituko dugu ondoren marinadaren salda. Turmixean xehatu eta, txano batetik irago ondoan, koilarakada handi bat kakao hauts eta zorrotada bat brandy erantsiko ditugu. Irakiten jarriko dugu guztia eta, irakinari eta hagaxkaz jotzeari utzi gabe, 100 gramo gurin hotz erantsiko dugu.

Bitan zatituko ditugu oilagorrak luzeran, guraize batzuen bitartez. Oilagorren gainean iragaziko dugu ondoren saltsa, eta ordu erdian edukiko dugu guztia irakiten. Gatz-puntua neurtu, zuzendu eta mahairako prest edukiko ditugu oilagorrak.

Saltsa xehatzerakoan, puska bat ahate foie-gras eransten badugu, zaporea ematearren, bikaina izango da emaitza.

Oilagorra saltsan

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

oilagorra

Oilagor errea gorringoekin

Oilagor errea gorringoekin – Osagaiak 4 oilagor garbi, hariz lotuak Gurina, mutur bat Koilarakada bat oliba olio 4 baratxuri ale Foie-gras mi-cuit, zati eder bat 4 ogi xerra txigortu Gorringo salteatuen errezeta bat Gatza … …

Oilagor errea onddoekin

Oilagor errea onddoekin

Oilagor errea onddoekin –  Osagaiak 4 oilagor garbi, hariz lotuak Gurina, mutur bat Koilarakada bat oliba olio 4 baratxuri ale Foie-gras mi-cuit, zati eder bat 4 ogi xerra txigortu Onddo salteatuen errezeta bat Gatza Errezeta …

Oilagorra garbitzeko era

Oilagorra garbitzeko era

Oilagorra garbitzeko era –  Osagaiak Sugarra Gatza Piperbeltza Errezeta / Teknika Egoera onean dauden aleak hartuko ditugu, ez daitezela kolpaturik edo hautsirik egon, mardulak izan daitezela, pisu ederrekoak. Zenbat eta osoago eta mardulago egon, orduan …

Oilagorra erreta

Oilagorra erreta

Oilagorra erreta –  Osagaiak 4 oilagor garbi, hariz lotuak Gurina, mutur bat Koilarakada bat oliba olio 4 baratxuri ale Foie-gras mi-cuit, zati eder bat 4 ogi xerra txigortu Gatza Errezeta Padera handi edo kazola apal …