Menua

Oilagorra garbitzeko era

  • Oilagorra garbitzeko era
  • oilagorra
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Oilagorra garbitzeko era – 

Osagaiak

  • Sugarra
  • Gatza
  • Piperbeltza

oilagorraErrezeta / Teknika

Egoera onean dauden aleak hartuko ditugu, ez daitezela kolpaturik edo hautsirik egon, mardulak izan daitezela, pisu ederrekoak. Zenbat eta osoago eta mardulago egon, orduan eta bikainagoak egongo dira maneatu ondoren.

Kontu handiz lumatuko ditugu, bururaino. Hegal-muturrak errespetatu behar zaizkio, eta lumatik tira egitean kontuz egingo dugu lan, azala urratu gabe, lumaren norabidean eta leun. Burutik, komenigarria da kaskoa estaltzen duen azala eta begiak kentzea, labana batez. Hegal-muturrak eta apoak kenduko dizkiogu ondoren, junturatik hasita. Garrean erreko dugu azaletik, arin-arin, ilupa eta luma-hondarrak kentzearren. Ez ditzagun erre, ordea, tarte batean eutsiko diogu hegaztiari eta garra arina izango da. Hariz lotuko dugu ondoren estu-estu, eta maneatzerakoan ez da haren barrutik tanta bat ere isuriko. Saltsan gozatu edo erre ondoren erabiliko ditugu haren erraiak, ongi xehatuak, saltsa loditzeko edo foie-grasarekin nahasi eta ogi txigortua ongi hornitzeko, errerik jan behar badugu.

Gatza eta piperbeltza eman eta Jaungoikoarekin berarekin hasiko gara berriketan, sukaldean maneatu bitartean.

Oilagorra garbitzeko era

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

oilagorra

Oilagor errea gorringoekin

Oilagor errea gorringoekin – Osagaiak 4 oilagor garbi, hariz lotuak Gurina, mutur bat Koilarakada bat oliba olio 4 baratxuri ale Foie-gras mi-cuit, zati eder bat 4 ogi xerra txigortu Gorringo salteatuen errezeta bat Gatza … …

Oilagorra erreta

Oilagorra erreta

Oilagorra erreta –  Osagaiak 4 oilagor garbi, hariz lotuak Gurina, mutur bat Koilarakada bat oliba olio 4 baratxuri ale Foie-gras mi-cuit, zati eder bat 4 ogi xerra txigortu Gatza Errezeta Padera handi edo kazola apal …

oilagorra saltsan

Oilagorra saltsan

Oilagorra saltsan –  Osagaiak 8 oilagor, lumarik gabe eta bere tripekin (ipurdia eta apoak kenduko ditugu) Litro eta erdi ardo beltz Zorrotada bat Xerezko ozpin Zorrotada bat brandy Zorrotada bat oliba olio 2 tipulin, pikatuak …

Oilagor errea onddoekin

Oilagor errea onddoekin

Oilagor errea onddoekin –  Osagaiak 4 oilagor garbi, hariz lotuak Gurina, mutur bat Koilarakada bat oliba olio 4 baratxuri ale Foie-gras mi-cuit, zati eder bat 4 ogi xerra txigortu Onddo salteatuen errezeta bat Gatza Errezeta …