Menua

Odolkia egosita

  • XV__Gipuzkoako_Odolki_Lehi
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Odolkia egosita – 

Osagaiak

  • 2 tipula-odolki, freskoak
  • Ura edo haragi-salda

Errezeta

Orratz edo jostorratz batez ziztatuko ditugu odolkiak, egosi bitartean leher ez daitezen. Uretan edo saldan egos ditzakegu. Salda erabiltzen badugu, zapore izugarria erantsiko dio odolkiak eta, fideo batzuk hartan beratuta, zotina trenkada batean moztuko digun zopa hartu ahal izango dugu. Bada, ura nahiz salda aukeraturik ere, irakiten hasten denean sartuko ditugu odolki ziztatuak eta, sua eztitu ondoan, hantxe edukiko ditugu berotasunean, irakin gabe, 20 bat minutuan.

Ondoren, su itzali eta hozten utziko ditugu odolkiak, beren saldan, berehala erabili behar ez baditugu (mikrouhinetan berotu ahal izango ditugu gero, xukatu ostean). Une hartan jan behar baditugu, xukatu, moztu eta oliotan jarritako pipermin ozpindu batzuekin, entsalada berde batekin edo patata frijituekin aurkeztuko ditugu.

Argazkia: Ordiziako udala

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Odolkia erreta

Odolkia erreta

Odolkia erreta –  Osagaiak 2 tipula-odolki, freskoak Oliba olioa Errezeta Orratz edo jostorratz batez ziztatuko ditugu odolkiak, egin bitartean leher ez daitezen. Paderan olio pixar bat isuri eta su bizian jarriko dugu. Hartan ipiniko ditugu …

Odolkia piperrekin

Odolkia piperrekin

Odolkia piperrekin –  Osagaiak 2 tipula-odolki, freskoak Oliba olioa 2 baratxuri ale, xerratan moztuak 2 pote pikillo piper on Perrexil xehatua Gatza Errezeta Potetatik atera eta xukatu egingo ditugu piperrak. Padera batean olio pixarra isuri …

Odolki nahaskia

Odolki nahaskia

Odolki nahaskia –  Osagaiak 2 tipula-odolki, freskoak Oliba olioa, xorta bat 8 arrautza Gatza Perrexil xehatua … Errezeta Odolkia ireki eta barruko betegarria jasoko dugu. Padera bat su bizian jarri eta xorta bat oliba olioa …

Aza odolki errearekin

Aza odolki errearekin

Aza odolki errearekin –  Osagaiak 2 tipula-odolki Aza bat 8 koilarakada oliba olio 4 baratxuri ale, xerratan Gatza Aza odolki errearekin Errezeta Bitan egingo dugu aza. Erdiko zuztarra kendu eta hostoak askatuko ditugu. Ahal neurrian …

Odolki salteatua

Odolki salteatua

Odolki salteatua –  Osagaiak 2 tipula-odolki fresko Oliba olioa Errezeta Xerra oso loditan moztu eta tanta batzuk olio isuritako padera batean txigortuko ditugu su bizian bi alde zapaletatik, azal kraskatsu bat itxuratu arte. Jakiak itsasten …