Menua

Muskuiluak lurrunean irekita gurin saltsa krematsuarekin

  • Muskuiluak lurrunean irekita (2)
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Muskuiluak lurrunean irekita gurin saltsa krematsuarekin – 

Osagaiak

  • 2 Kg muskuilu
  • Litro laurdena ardo zuri
  • Kaienako pipermina, mutur bat
  • Gurina, zati handi bat (250 bat g.)
  • Perrexil xehatua

Errezeta

Ur zurrusta hotzaren azpian garbituko ditugu muskuiluak, tentu eta kontu handiz. Baztertu egingo ditugu hondaturik edo zabalik daudenak, eta bizarretatik tiraka garbituko ditugu zikinenak.

Kazola tapadun batean isuriko dugu ardo zuria eta gaineratu kaiena muturra. Sutan jarri eta, isurkaria bor-bor hasi orduko, erantsiko ditugu muskuiluak. Kazola tapa dezagun ondoren. Minutu batzuen buruan erretiratuko ditugu zabaldutako muskuiluak, eta eltze batera iragaziko dugu ondoren kazolan gelditu den salda, su eztian erdira-edo murriztu dadin. Gurina hasiko gara orduan eransten, pixkana-pixkana eta dadotan moztua, zurezko zaliari eragiteari utzi gabe, saltsa lodi krematsu bat lortu arte. Perrexila hautseztatu dugu ondoren haren gainetik. Muskuiluak epel egongo dira oraindik; azala edo oskola kendu eta haien gainean hedatuko dugu saltsa. Berehala zerbitzatu.

Muskuiluak lurrunean irekita gurin saltsa krematsuarekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Muskuiluak ozpin-oliotan

Muskuiluak ozpin-oliotan

Muskuiluak ozpin-oliotan –  Osagaiak 2 kg muskuilu, lurrunean irekiak, epel eta oskol bakarrean 20 koilarakada oliba olio birjina 8 koilarakada sagardo-ozpin Tipulin bat, pikatua Piper gorri bat, pikatua Piper berde bat, pikatua 2 baratxuri ale, …

Muskuilu zopa

Muskuilu zopa

Muskuilu zopa –  Osagaiak 2 kg muskuilu Kg erdia arrain mutur, hegalak edo matrailak 2 tipulin, pikatuak Porru bat, pikatua Azenario bat, pikatua 2 baratxuri ale, pikatuak Oliba olioa Baso bete ardo zuri 3 l …

Muskuilu irin-arrautzeztatuak

Muskuilu irin-arrautzeztatuak

Muskuilu irin-arrautzeztatuak –  Osagaiak 2 Kg muskuilu Litro laurdena ardo zuri Kaienako pipermina, mutur bat Oliba olioa, frijitzeko Irina eta arrautza Baratxuri ale bat Muskuilu irin-arrautzeztatuak Errezeta Ur zurrusta hotzaren azpian garbituko ditugu muskuiluak, tentu …

Muskuiluak bexamelarekin oskolean frijituak

Muskuiluak bexamelarekin oskolean frijituak

Muskuiluak bexamelarekin oskolean frijituak –  Osagaiak 1,5 kg muskuilu Tipulin handi bat, pikatua 2 piper handi, pikatuak 2 baratxuri ale, pikatuak 2 bi tomate ertain umo, pikatuak Xorta bat ardo zuri Bexamel saltsa Oliba olioa …

Muskuiluak tomatearekin

Muskuiluak tomatearekin

Muskuiluak tomatearekin –  Osagaiak 2 Kg muskuilu Litro laurdena ardo zuri Oliba olio Kaienako pipermina, mutur bat 6 baratxuri ale, pikatuak 4 tipulin, pikatuak Litro bat tomate saltsa Perrexil xehatua Muskuiluak tomatearekin Errezeta Ur zurrusta …