Menua

Muskuiluak lurrunean irekita gurin saltsa krematsuarekin

  • Muskuiluak lurrunean irekita (2)
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Muskuiluak lurrunean irekita gurin saltsa krematsuarekin – 

Osagaiak

  • 2 Kg muskuilu
  • Litro laurdena ardo zuri
  • Kaienako pipermina, mutur bat
  • Gurina, zati handi bat (250 bat g.)
  • Perrexil xehatua

Errezeta

Ur zurrusta hotzaren azpian garbituko ditugu muskuiluak, tentu eta kontu handiz. Baztertu egingo ditugu hondaturik edo zabalik daudenak, eta bizarretatik tiraka garbituko ditugu zikinenak.

Kazola tapadun batean isuriko dugu ardo zuria eta gaineratu kaiena muturra. Sutan jarri eta, isurkaria bor-bor hasi orduko, erantsiko ditugu muskuiluak. Kazola tapa dezagun ondoren. Minutu batzuen buruan erretiratuko ditugu zabaldutako muskuiluak, eta eltze batera iragaziko dugu ondoren kazolan gelditu den salda, su eztian erdira-edo murriztu dadin. Gurina hasiko gara orduan eransten, pixkana-pixkana eta dadotan moztua, zurezko zaliari eragiteari utzi gabe, saltsa lodi krematsu bat lortu arte. Perrexila hautseztatu dugu ondoren haren gainetik. Muskuiluak epel egongo dira oraindik; azala edo oskola kendu eta haien gainean hedatuko dugu saltsa. Berehala zerbitzatu.

Muskuiluak lurrunean irekita gurin saltsa krematsuarekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Muskuiluak garbitzeko era

Muskuiluak garbitzeko era

Muskuiluak garbitzeko era –  Osagaiak Ura … Errezeta Muskuiluak jango baditugu, garrantzi handikoa da aldez aurretik haiek oso ongi garbitzea. Sukaldeko harraskan jarri, eta ur txorrotada hotzarekin garbitu ongi begiratuta. Bazter itzazu hautsiak dauden muskuiluak …

Muskuiluak lurrunean irekita

Muskuiluak lurrunean irekita

Muskuiluak lurrunean irekita –  Osagaiak  2 Kg muskuilu Litro laurdena ardo zuri Kaienako pipermina, mutur bat Perrexil xehatua … Errezeta Ur zurrusta hotzaren azpian garbituko ditugu muskuiluak, tentu eta kontu handiz. Baztertu egingo ditugu hondaturik …

pasta muskuiluekin

Pasta muskuiluekin

Pasta muskuiluekin Osagaiak Tipulin txiki bat, xehe-xehe egina Baratxuri ale bat, txikitua Oliba olio pixka bat Ardo zuri pixka bat Baso erdi bat ur Ximiko bat piperrauts gozo 2 koilarakada handi tomate saltsa Muskuilu txikiak, …

Muskuiluak eskabetxean

Muskuiluak eskabetxean

Muskuiluak eskabetxean –  Osagaiak 2 kg muskuilu, garbi eta bizarrik gabe 20 koilarakada ardo zuri 2 tipulin eder, zerrendatan moztuak 8 baratxuri xister, osorik Erramua, hosto fresko bat 10 koilarakada oliba olio Piperbeltza, ale batzuk …

Muskuilu zopa

Muskuilu zopa

Muskuilu zopa –  Osagaiak 2 kg muskuilu Kg erdia arrain mutur, hegalak edo matrailak 2 tipulin, pikatuak Porru bat, pikatua Azenario bat, pikatua 2 baratxuri ale, pikatuak Oliba olioa Baso bete ardo zuri 3 l …