Menua

Mugurdi salteatuak bainila izozkiarekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 500 g mugurdi, txortena kenduta
  • 4 koilarakada azukre beltz
  • 2 koilarakada gurin
  • Limoi ur tanta batzuk
  • Bainila izozkia

Errezeta

Zartagin handi batean azukrea paratu eta karamelu itxura har dezala su motelean. Pixka bat gorritu behar du, baina erre gabe betiere. Une horretan, gurina gehitu, sua bizitu eta mugurdiak sartu. Salteatu daitezela. Ez eragiteari utzi melenga itxura hartzen duen arte, mugurdiak geruza fin distiratsu batez estali arte. 20 bat segundo beharko dira, su aski bizian. Zartaginetik atera aurretik, zuku tantak botako dizkiegu. Gero mugurdiak zenbait plateretan banatu. Haien gainean bainila izozki bat jarriko dugu, urtzen denean saltsarena egingo baitu.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Mugurdi

Mugurdi ur-izoztua

Mugurdi ur-izoztua –  Osagaiak Kilo bat mugurdi Kalitate oneko ardo beltza, 375 cl Limoi baten zukua Ur hotz-hotza, 1,7 litro 300 g azukre Errezeta Irabiagailu baten ontzian osagai guztiak sartu. Minutu batez dena xehatu eta …

mugurdiak

Mugurdiak garbitzeko era

Mugurdiak garbitzeko era –  Hau da hau kontraesana! Errezeta burugabea da hau, mugurdiak_ez baitira garbitu behar. Uler ezazu. Mugurdiak_bildu eta berehalaxe jan behar dira, hozkailuan sartuz gero hondatu egiten baitira, segituan galtzen dira. Txortena badu, …

Mugurdi

Mugurdi eta marrubi ur izoztua

Mugurdi eta marrubi ur izoztua –  Osagaiak Mugurdi eta marrubi garbiak, kilo bat Kalitate oneko ardo beltza, 375 cl Limoi baten zukua Ur hotz-hotza, 1,7 litro 300 g azukre Errezeta Irabiagailu baten ontzian osagai guztiak …

sukaldean-fondo0

Mugurdi saltsa

Osagaiak 2 kg mugurdi 200 g azukre Errezeta Kazola batean ipiniko ditugu osagaiak. Su ezti-eztian jarri eta egosten edukiko dugu nahastura 5 bat minutuan. Irabiagailu baten besoaz jo eta iragazki mehe batez pasatuko dugu ondoren …

Krema tarta mugurdiekin

Krema tarta mugurdiekin

Krema tarta mugurdiekin –  Osagaiak Tarta-hondo bat, labean erretako ore hautsi fin batez estalia, hotza Litro erdia krema edo krema arin, gustuen arabera Mugurdi freskoak, txortenik gabe Azukrea hautsetan Krema tarta mugurdiekin Errezeta Kontu handiz, …