Menua

Mugurdi clafoutis pastela

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 250 g mugurdi
  • 3 arrautza
  • 5 koilarakada azukre
  • 130 g esnegain lodi edo, hura ezean, urtu
  • Mugurdiekin eginiko edari biziren bat, koilarakada bete

Errezeta

Arrautzak, azukrea eta gorringoak nahasiko ditugu gopor batean. Nahastura leun eta krematsu egotean erantsiko dugu uxuala.

Bitartean, gurinez igurtzi eta azukrez estaliko ditugu labeko molde obalatu ez oso altu baten barruko paretak. Soberakoa kendu eta hondoan ipiniko ditugu, zabal-zabal, mugurdi freskoak, eta haien gainean isuriko dugu ore egin berria.

Labean sartuko dugu, 180º-tan, eta 20 bat minutuan eduki. Atera, epeltzen utzi eta azukre-hautsa zabalduko dugu pastelaren gainetik. Bainila izozki batekin aurkeztuko dugu, adibidez.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

San Blas opila

San Blas opila, Teresarena

San Blas opila, Teresarena –  Osagaiak Kg 1 irin Kilo erdi azukre 150 g txerri gantz edo koipe 8 arrautza (bi zuringo aparte utzirik) 7-8 tanto anis esentzia Legamia, zorro txiki bat edo gaseosa freskagarriak …

Itsas kabra pastela

Itsas kabra pastela

Itsas kabra pastela –  Osagaiak 2 itsas kabra edo kabrarroka eder, garbi eta ezkatarik gabe 2 tipulin, pikatuak Porru baten zuria, pikatua 2 baratxuri ale Oliba olioa Xorta bat brandy 6 koilarakada tomate saltsa Litro …

sukaldean-fondo0

Arroz eta hegaluze pastel hotza

Osagaiak Kg erdia arroz zuri, egosia 300 g hegaluze, kontserbakoa eta xukatua 250 g tomate saltsa hotz 250 g maionesa hotz 6 pikillo piper, zerrendatan moztua 2 eskukada oliba beltz eta berde, hezurrik gabe Errezeta …

sukaldean-fondo0

Marrubi clafoutis pastela

Osagaiak 250 g marrubi, lautan eginak handiak badira 3 arrautza 5 koilarakada azukre 130 g esnegain lodi edo, hura ezean, urtu Koilarakada bete uxuala, edo antzeko edari biziren bat Errezeta Arrautzak, azukrea eta gorringoak nahasiko …

Obispo tarta

Obispo tarta, Teresarena

Obispo tarta, Teresarena – Osagaiak 250 g. arbendol edo almendra xehatu 100 g. arbendol osorik 250 g. azukre 8 arrautza-gorringo 8 arrautza-zuringo 125 gr. gurin 30×30 zm-ko ontzi karratu bat (gaileta kaxa metalezko baten tapa …