Menua

Mugurdi clafoutis pastela

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 250 g mugurdi
  • 3 arrautza
  • 5 koilarakada azukre
  • 130 g esnegain lodi edo, hura ezean, urtu
  • Mugurdiekin eginiko edari biziren bat, koilarakada bete

Errezeta

Arrautzak, azukrea eta gorringoak nahasiko ditugu gopor batean. Nahastura leun eta krematsu egotean erantsiko dugu uxuala.

Bitartean, gurinez igurtzi eta azukrez estaliko ditugu labeko molde obalatu ez oso altu baten barruko paretak. Soberakoa kendu eta hondoan ipiniko ditugu, zabal-zabal, mugurdi freskoak, eta haien gainean isuriko dugu ore egin berria.

Labean sartuko dugu, 180º-tan, eta 20 bat minutuan eduki. Atera, epeltzen utzi eta azukre-hautsa zabalduko dugu pastelaren gainetik. Bainila izozki batekin aurkeztuko dugu, adibidez.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Arroz eta hegaluze pastel hotza

Osagaiak Kg erdia arroz zuri, egosia 300 g hegaluze, kontserbakoa eta xukatua 250 g tomate saltsa hotz 250 g maionesa hotz 6 pikillo piper, zerrendatan moztua 2 eskukada oliba beltz eta berde, hezurrik gabe Errezeta …

Mugurdi eta mertxika ur izoztua

Mugurdi eta mertxika ur izoztua

Mugurdi eta mertxika ur izoztua –  Osagaiak Marrubi garbiak eta mertxika mamia, zuritua eta hezurrik gabe, kilo bat Kalitate oneko ardo beltza, 375 cl Limoi baten zukua Ur hotz-hotza, 1,7 litro 300 g azukre Errezeta …

Masusta clafoutis pastela

Masusta clafoutis pastela

Masusta clafoutis pastela –  Osagaiak 250 g masusta 3 arrautza 5 koilarakada azukre 130 g esnegain lodi edo, hura ezean, urtu Koilarakada bete uxuala, edo masustekin onduriko edari biziren bat Masusta clafoutis pastelak Errezeta Arrautzak, …

sukaldean-fondo0

Mugurdi salteatuak bainila izozkiarekin

Osagaiak 500 g mugurdi, txortena kenduta 4 koilarakada azukre beltz 2 koilarakada gurin Limoi ur tanta batzuk Bainila izozkia Errezeta Zartagin handi batean azukrea paratu eta karamelu itxura har dezala su motelean. Pixka bat gorritu …

Banana plum cake

Banana plum cake

Banana plum cake –  Osagaiak Kg erdi banana, helduak eta zurituak 175 g gurin guri 125 g irin 125 g azukre-hauts 2 arrautza Ximiko bat legamia-hauts Koilarakada bat ezti Gatza, ximiko bat Banana plum cake Errezeta …