Menua

Mihiarraintxo irin-arrautzeztatuak

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 16 mihiarraintxo, ezkatarik gabe (azalarekin)
  • Oliba olioa, frijitzeko
  • Baratxuri ale bat
  • Irina eta arrautza joa
  • Gatza

*Lau pertsonentzat

Errezeta

Gatza emango diegu mihiarraintxoei. Padera batean olio pixar bat isuri eta su ezti-eztian ipiniko dugu baratxuri ale oso bat, zuritu gabe, berotzen, baratxuriak bere lurrinez kutsa dezan olioa. Minutu batzuen buruan, biziagotu egingo dugu arian-arian sua, kea ateratzen utzi gabe.

Paderaren ondoan edukiko dugu plater zapal bat, irinarekin, eta beste txokon bat, arrautzarekin. Oparo igurtziko ditugu mihiarraintxoak irinetan, eta arrautzatan pasatuko ditugu ondoren. Oratu eta olio berotan murgilduko ditugu. Iraulka erabiliko ditugu, 30 segundoz frijituz alde bakoitzetik, eta paper xurgagarrian pausatuko ditugu ondoren. Horrela frijituko ditugu guztiak, azkena egin arte. Zuhur jokatuko dugu betiere olioaren tenperaturarekin eta oparo azalduko gara arrautza joa ematerakoan.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Mihiarraina meuniere eran

Osagaiak 4 mihiarrain, ezkatarik eta alboko hezurrik gabe Koilarakada bat oliba olio Gurina, zati handi bat 2 limoiren zukua Perrexila, txikitua Irina eta gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Gatza emango diogu arrainari, bi aldeetan eta barrenean. …

sukaldean-fondo0

Mihiarraina plantxan

Osagaiak 4 mihiarrain, ezkatarik eta alboko hezurrik gabe 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri ale, xerratan 3 koilarakada sagardo-ozpin Perrexila, xehatua Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Gatza bi aldeetatik eman eta padera batean jarriko ditugu mihiarrainak …

MIHIARRAINA

Mihiarraina gurin beroan erreta

Mihiarraina gurin beroan erreta –  Osagaiak 4 mihiarrain, ezkatarik eta alboko hezurrik gabe Gurina, zati handi bat Xorta bat Xerez ozpin Perrexil xehatua Gatza Mihiarraina gurin beroan erreta Errezeta Bi aldeetatik emango diegu mihiarrainei gatza. …