Menua

Mihiarraina plantxan

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 4 mihiarrain, ezkatarik eta alboko hezurrik gabe
  • 6 koilarakada oliba olio
  • 4 baratxuri ale, xerratan
  • 3 koilarakada sagardo-ozpin
  • Perrexila, xehatua
  • Gatza

*Lau pertsonentzat

Errezeta

Gatza bi aldeetatik eman eta padera batean jarriko ditugu mihiarrainak su bizian, oliba olio pixar batekin. 4 bat minutuan edukiko ditugu su bizi horretan. Erretiratu egingo ditugu, lehor ez daitezen. Behar izanez gero, labean edukiko ditugu minutu batzuetan, 160º-tan, solomoak erdiko hezurretik erraz bereizten direla ikusi arte.

Padera garbitu, olioa isuri eta hartan gorrituko ditugu baratxuri xerrak. Sagardo-ozpina isuriko dugu ondoren, erne zipriztinekin!, eta segundo batzuetan irakitan eduki ondoren gaineratuko dugu perrexil xehatua. Baratxuri-olioa gainean garaztatu eta mahairako prest edukiko ditugu mihiarrainak.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Mihiarraina meuniere eran

Osagaiak 4 mihiarrain, ezkatarik eta alboko hezurrik gabe Koilarakada bat oliba olio Gurina, zati handi bat 2 limoiren zukua Perrexila, txikitua Irina eta gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Gatza emango diogu arrainari, bi aldeetan eta barrenean. …

sukaldean-fondo0

Mihiarraintxo irin-arrautzeztatuak

Osagaiak 16 mihiarraintxo, ezkatarik gabe (azalarekin) Oliba olioa, frijitzeko Baratxuri ale bat Irina eta arrautza joa Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Gatza emango diegu mihiarraintxoei. Padera batean olio pixar bat isuri eta su ezti-eztian ipiniko dugu …

MIHIARRAINA

Mihiarraina gurin beroan erreta

Mihiarraina gurin beroan erreta –  Osagaiak 4 mihiarrain, ezkatarik eta alboko hezurrik gabe Gurina, zati handi bat Xorta bat Xerez ozpin Perrexil xehatua Gatza Mihiarraina gurin beroan erreta Errezeta Bi aldeetatik emango diegu mihiarrainei gatza. …