Menua

Merlenka solomoak eskabetxean mikrouhinetan maneatuak

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 3 tipulin eder, zerrendatan moztuak
  • Xorta bat oliba olio
  • Erramu hosto bat
  • Ezkaia, bi adaxka
  • Iltze usaintsu bat
  • 8 baratxuri ale, zurituak eta xerratuak
  • 15 koilarakada oliba olio birjina
  • 5 koilarakada ardo zuri
  • 10 koilarakada sagardo-ozpin
  • Koilarakada erdia piperrauts gozo
  • Koilarakada erdia piperrauts min
  • 4 merlenka solomo, izoztuak

Errezeta

Mikrouhinetan egokia den ontzi batean jarriko ditugu tipulina, olioa, erramua, ezkaia, iltzea eta baratxuri xerrak. Tapatu gabe maneatuko ditugu indar betean, 10 bat minutuan. Haien ostean, olioa, ardo zuri, ozpina eta piperrautsak gaineratuko ditugu, Indar betean edukiko ditugu berriz ere, 3 bat minutuan, koilaraz aldian behin nahasiz.

Merlenka solomo izoztuak sartuko ditugu orduan eskabetxean, barazkiaz eta zukuz ongi estalirik. Tapaturik edukiko ditugu oraingoan, 10 bat minutuan.

Epea igaro eta pausatzen utziko dugu guztia, tapaturik. Giroko tenperaturan dagoenean jango ditugu solomoak eta. Labeak ez badu plater birakaririk, garrantzitsua da pare bat minutuan behin laurdena iraultzea.

Eskabetxe hau hobe da bezperan edo ordu batzuk lehenago prestatzea. Egin eta gero, pausatzen utzi ahal izango dugu, jango dugun unera arte. Mikrouhinetan epelduko dugu orduan, hainbat minutuan. Patata egosi batzuekin (eskabetxean onduko ditugu) eta entsalada batekin aurkeztuko dugu legatza eskabetxean.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Merlenka irin-arrautzeztatua piperrekin

Osagaiak 4 merlenka puska, azalik gabe, 75 g bakoitzak Oliba olioa, frijitzeko Baratxuri ale bat Irina eta arrautza joa 6 pipermorro gorri 3 koilarakada oliba olio Gatza Errezeta Osorik erreko ditugu piperrak labean, 200º-ko tenperaturan, …

sukaldean-fondo0

Merlenka arraba egosiak ozpin-oliotan

Osagaiak 800 g merlenka arraba egosi 15 koilarakada oliba olio birjina 5 koilarakada sagardo-ozpin Piper gorri bat, pikatua Piper berde bat, pikatua 2 baratxuri ale, pikatuak Ximiko bat worcestershire saltsa Perrexil xehatua Gatza eta piperbeltz …

sukaldean-fondo0

Merlenka saltsa berdean txirlekin

Osagaiak  4 merlenka solomo, hezurrik gabe, 200 g bakoitzak 2 baratxuri xister, pikatuak 5 koilarakada oliba olio Ximiko bat irin Perrexil xehatua 32 txirla handi Litro laurdena arrain salda edo ur Gatza Errezeta Olioa isuri …

sukaldean-fondo0

Merlenka arraba egosiekin

Osagaiak 800 g merlenka arraba fresko Tipulin bat Eskukada bat perrexil adaxka Porru txiki bat Xorta bat ardo zuri Xorta bat oliba olio Gatza eta ura Errezeta Erosi bezain laster, komenigarria izaten da arrabak ur …

sukaldean-fondo0

Merlenka saltsa berdean

Osagaiak 4 merlenka solomo, hezurrik gabe, 200 g bakoitzak 2 baratxuri xister, pikatuak 5 koilarakada oliba olio Ximiko bat irin Perrexil xehatua Litro laurdena arrain salda edo ur Gatza Errezeta Olioa isuri eta su eztian …