Menua

Merlenka saltsa berdean

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 4 merlenka solomo, hezurrik gabe, 200 g bakoitzak
  • 2 baratxuri xister, pikatuak
  • 5 koilarakada oliba olio
  • Ximiko bat irin
  • Perrexil xehatua
  • Litro laurdena arrain salda edo ur
  • Gatza

Errezeta

Olioa isuri eta su eztian jarriko dugu kazola zabal bat. Baratxuria erantsi eta, erre gabe betiere, dantzanhasi dela sumatu orduko gaineratuko dugu irina, pixar bat. Segundo batzuetan edukiko dugu eztitzen, kolorea hartzen utzi gabe. Arrain salda edo ura isuri eta minutu batean edukiko dugu guztia irakiten.

Arrainari gatza eman eta saltsan ipiniko ditugu merlenka solomoak, azala gora. Su ezti-eztian edukiko dugu arraina 4 bat minutuan, kazolari hara eta hona leunkiro eraginez. Solomoak azalez behera jarriko ditugu orduan, espatula batez baliatuta. Kontuz egingo dugu lan. Beste bi minutuan edukiko dugu arraina gozatzen, kazolari eragin eta eragin. Garrantzitsua da arraina su eztian berotzea eta kazola leun erabiltzea.

Perrexil xehatua hautseztatuko dugu gainetik. Kazola sutatik atera eta hara eta hona eraginez lodituko dugu saltsa. Gatz-puntua neurtu eta berehala zerbitza dezagun.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Merlenka hegalak saltsa berdean patatekin

Osagaiak  Kg bat merlenka hegal fresko, garbi eta azalik eta mintz beltzik gabe 10 koilarakada oliba olio Baso erdi bat ardo zuri Arrain salda edo ura 2 baratxuri xister, pikatuak Perrexil xehatua Kg laurden patata …

sukaldean-fondo0

Merlenka kokotxak saltsa berdean

Osagaiak 850 bat g merlenka kokotx, azalik eta bizarrik gabe, gatza emanak 4 dl oliba olio birjina Xorta bat ardo zuri Arrain salda edo ura 3 baratxuri ale, pikatuak Perrexil pikatua Errezeta Kazola, batean, olioarekin …

sukaldean-fondo0

Merlenka irin-arrautzeztatua piperrekin

Osagaiak 4 merlenka puska, azalik gabe, 75 g bakoitzak Oliba olioa, frijitzeko Baratxuri ale bat Irina eta arrautza joa 6 pipermorro gorri 3 koilarakada oliba olio Gatza Errezeta Osorik erreko ditugu piperrak labean, 200º-ko tenperaturan, …

Merlenka irin-arrautzeztatua

Merlenka irin-arrautzeztatua

Merlenka irin-arrautzeztatua –  Osagaiak 8 merlenka puska, hezurrik gabe. 75 g bakoitzak Oliba olioa, frijitzeko Baratxuri ale bat Irina eta arrautza joa Gatza Merlenka irin-arrautzeztatua Errezeta Gatza emango diegu merlenka puskei. Padera batean olio pixar …

sukaldean-fondo0

Merlenka arraba egosiekin

Osagaiak 800 g merlenka arraba fresko Tipulin bat Eskukada bat perrexil adaxka Porru txiki bat Xorta bat ardo zuri Xorta bat oliba olio Gatza eta ura Errezeta Erosi bezain laster, komenigarria izaten da arrabak ur …