Menua

Merlenka pastela

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Kg bat merlenka hezurrarekin, erdiko trunkoa esate baterako, garbi eta ezkatarik gabe
  • 2 tipulin, pikatuak
  • Porru baten zuria, pikatua
  • 2 baratxuri ale
  • Oliba olioa
  • Xorta bat brandy
  • Litro laurdena esnegain urtu
  • 8 arrautza, joak
  • Gatza eta piperbeltza

Errezeta

Kazola zabal batean, ur gazia isuri eta su eztian jarriko ditugu legatza egosten, mamia hezurretatik erraz bereizten dela sumatu arte. Ura irakiten hasi eta 10 bat minutu beharko ditugu horretarako. Erre gabe maneatzeko moduan egotean papurtuko dugu arraina. Azala kenduko diogu ondoren. Hezurrak, katuarentzat.

Kazola batean, su ezti-eztian jarriko ditugu tipulinak, porrua eta baratxuriak olio pixka batean gozatzen. Barazkiak xamurtzean, 10 bat minuturen buruan, erantsiko dugu brandya. Murrizten utzi eta biraka nahasiko dugu ondoren guztia. Arrain papurtuaren txanda etorriko da gero: ongi nahasi eta berotasun horretan edukiko dugu, irakin gabe, ez lehortzeko.

Sutatik kanpora nahasiko ditugu arrautzak eta esnegaina. Gatza eta piperbeltza emango diegu ondoren. Aurrez maneaturiko jakiak erantsi eta nahasiko dugu guztia. Gatz-puntua zuzenduko dugu gero.

Molde handi bat edo bi txiki (plum-cake motakoak) hartu eta, gurin urtuaz igurtzi ondoren, ogi birrinduaz hornituko ditugu barruko aldeak. Nahastura sartuko dugu ondoren. Bainu-marian edukiko ditugu moldeak 20-30 minutuan 180º-tan, nahastura ongi mamitu arte. Labeko epea luzatuz gero, lehortuko zaigu pastela, eta mamitsu gelditu behar zaigu. Hori frogatzeko astindu txiki bat emango diegu moldeei labe barruan: ertzak tinko eta barrua dardarati agertu behar zaigu pastela.

Hoztu eta gero, moldetik atera eta moztu egingo dugu pastela. Saltsa arrosan edo maionesan ongi bustirik jango dugu, ogi txigortuekin.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Paquerette fruitu pastela

Osagaiak 4 koilarakada irin 4 koilarakada azukre-hauts Arrautza handi bat edo 2 txiki Koilarakada bete ur Koilaratxokada esnegain urtu Ximiko bat legamia-hauts Banana bat Udare bat Gatza, pixka bat Errezeta Gurin eta irinez igurtziko dugu …

San Markos opila 2

San Markos opila

San Markos opila –  Osagaiak 225 g gurin bigun 280 g azukre limoi azal baten hautsa gatz pitin bat 115 g arbendol edo almendra eho koilarakadatxo erdi legami 200 g irin 3 arrautza San Markos …

sukaldean-fondo0

Arroz eta hegaluze pastel hotza

Osagaiak Kg erdia arroz zuri, egosia 300 g hegaluze, kontserbakoa eta xukatua 250 g tomate saltsa hotz 250 g maionesa hotz 6 pikillo piper, zerrendatan moztua 2 eskukada oliba beltz eta berde, hezurrik gabe Errezeta …

sukaldean-fondo0

Merlenka arraba egosiekin

Osagaiak 800 g merlenka arraba fresko Tipulin bat Eskukada bat perrexil adaxka Porru txiki bat Xorta bat ardo zuri Xorta bat oliba olio Gatza eta ura Errezeta Erosi bezain laster, komenigarria izaten da arrabak ur …

sukaldean-fondo0

Merlenka kokotxak saltsa berdean

Osagaiak 850 bat g merlenka kokotx, azalik eta bizarrik gabe, gatza emanak 4 dl oliba olio birjina Xorta bat ardo zuri Arrain salda edo ura 3 baratxuri ale, pikatuak Perrexil pikatua Errezeta Kazola, batean, olioarekin …