Menua

Merlenka kokotxak saltsa berdean

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 850 bat g merlenka kokotx, azalik eta bizarrik gabe, gatza emanak
  • 4 dl oliba olio birjina
  • Xorta bat ardo zuri
  • Arrain salda edo ura
  • 3 baratxuri ale, pikatuak
  • Perrexil pikatua

Errezeta

Kazola, batean, olioarekin batera berotuko dugu baratxuria. Baratxuria, dantzan hasi orduko erretiratuko dugu sutatik kazola, eta une horretan ordenatuko ditugu kokotxak kazola barruan, azal gora. Ardoa erantsi eta kazolari eragiten hasiko gara, saltsa loditzeko. Su eztian jarriko dugu berriro kazola, eta horretan edukiko dugu azalean olioa pil-pil xamurrean hasi dela sumatu arte. Biraka erabiliko dugu kazola, leun-leun, saltsa eskumuturreko ukaldiz lodiaraziz, eta ura noizbehinka erantsiz. Saltsak ez du oso lodi behar. Perrexila gainetik hautseztatu eta mahairako prest egongo dira kokotxak.

Egia esan ezin da saltsa arintzeko beharko litzatekeen ur kopuruari buruzko datu zehatzik eman. Gehiago edo gutxiago beharko du saltsak, kokotxen arabera. Batzuetan, olioarekin hutsarekin osatzen dute kokotxek beharreko saltsa, eta beste batzuetan sendoegi gertatzen da saltsa hori.

Adi ibili beharra dago beti, kokotxak maneatzeko denborarekin eta behar duten tenperaturarekin. Sekula ez dira su bizian egin behar, puskatu egingo baitira bestela kokotxak.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Merlenka ganba eta txirlekin

Osagaiak 4 merlenka solomo, hezurrik gabe 220 g bakoitzak Kg erdia ganba, gordinik eta zurituak 1/2 kg txirla 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, zerrendatan moztuak 3 koilarakada sagardo-ozpin Perrexil txikitua Gatza Errezeta Gatza …

sukaldean-fondo0

Merlenka arraba egosiak ozpin-oliotan

Osagaiak 800 g merlenka arraba egosi 15 koilarakada oliba olio birjina 5 koilarakada sagardo-ozpin Piper gorri bat, pikatua Piper berde bat, pikatua 2 baratxuri ale, pikatuak Ximiko bat worcestershire saltsa Perrexil xehatua Gatza eta piperbeltz …

sukaldean-fondo0

Merlenka saltsa berdean

Osagaiak 4 merlenka solomo, hezurrik gabe, 200 g bakoitzak 2 baratxuri xister, pikatuak 5 koilarakada oliba olio Ximiko bat irin Perrexil xehatua Litro laurdena arrain salda edo ur Gatza Errezeta Olioa isuri eta su eztian …

sukaldean-fondo0

Merlenka itsas txangurruz betea

Osagaiak Merlenka isats bat, 1,2 kg-koa. Arrain-saltzaileak kenduko dio hezurra, bitan ireki ondoren edo, trebea bada, hezurra isatsa ireki gabe aterata (barrutik zuloa eginda) 400 g txangurru, Donostiako eran maneatua Ura, xorta bat 6 koilarakada …

sukaldean-fondo0

Merlenka arraba egosiekin

Osagaiak 800 g merlenka arraba fresko Tipulin bat Eskukada bat perrexil adaxka Porru txiki bat Xorta bat ardo zuri Xorta bat oliba olio Gatza eta ura Errezeta Erosi bezain laster, komenigarria izaten da arrabak ur …