Menua

Merlenka hegalak saltsa berdean patatekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  •  Kg bat merlenka hegal fresko, garbi eta azalik eta mintz beltzik gabe
  • 10 koilarakada oliba olio
  • Baso erdi bat ardo zuri
  • Arrain salda edo ura
  • 2 baratxuri xister, pikatuak
  • Perrexil xehatua
  • Kg laurden patata txiki, egosiak eta xafla lodi xamarretan moztuak.
  • Gatza

Errezeta

Gatza eman eta kazola apal eta zabal batean ipiniko ditugu merlenka hegalak, azala gora. Gainean isuriko dugu oliba olioa, eta baratxuri pikatua erantsi. Su ezti-eztian jarriko dugu kazola, mantso bero dadin. Hara eta hona eragingo diogu ondoren. 4 bat minutuan iraungo dugu lan honetan.

Gelatina isurtzen hasi orduko (olioa nahasten hasia izango da), erantsiko dugu ardo zuria. Eragin eta eragin segituko dugu guk betiere, su ezti-eztian. Hegalak irauli eta xorta bat arrain salda edo ur erantsiko dugu. Hegalen izaera eta freskuraren arabera lodituko zaigu saltsa. Koipetsu behar du saltsak baina fina aldi berean, loditasun puntua ageri behar du, baina zeharo trinkotu gabe. Bukaeran, patata-xerrak erantsi eta astindu on xamar bat emango diogu kazolari. Perrexil pikatua gainetik hautseztatu eta zerbitzatuko ditugu merlenka hegalak.

Jakia maneatzen hasi aurretik, irinetan pasa ahal izango ditugu, nahi izanez gero, arrain puskak. Errazago lodituko da saltsa. Norberak hauta dezala gogokoen duen modua.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Merlenka solomoak eskabetxean mikrouhinetan maneatuak

Osagaiak 3 tipulin eder, zerrendatan moztuak Xorta bat oliba olio Erramu hosto bat Ezkaia, bi adaxka Iltze usaintsu bat 8 baratxuri ale, zurituak eta xerratuak 15 koilarakada oliba olio birjina 5 koilarakada ardo zuri 10 …

sukaldean-fondo0

Merlenka kokotxa irin-arrautzeztatua

Osagaiak Kg bat merlenka kokotx fresko 3 baratxuri ale, osorik eta zuritu gabe Gatza Irina eta arrautza joa Oliba olioa, frijitzeko Errezeta Garbitu, bizarrak moztu eta hezurrak kenduko dizkiegu kokotxei. Irin-arrautzatan pasatu baino minutu batzuk …

sukaldean-fondo0

Merlenka pastela

Osagaiak Kg bat merlenka hezurrarekin, erdiko trunkoa esate baterako, garbi eta ezkatarik gabe 2 tipulin, pikatuak Porru baten zuria, pikatua 2 baratxuri ale Oliba olioa Xorta bat brandy Litro laurdena esnegain urtu 8 arrautza, joak …

sukaldean-fondo0

Merlenka saltsa berdean txirlekin

Osagaiak  4 merlenka solomo, hezurrik gabe, 200 g bakoitzak 2 baratxuri xister, pikatuak 5 koilarakada oliba olio Ximiko bat irin Perrexil xehatua 32 txirla handi Litro laurdena arrain salda edo ur Gatza Errezeta Olioa isuri …

sukaldean-fondo0

Merlenka ganba eta txirlekin

Osagaiak 4 merlenka solomo, hezurrik gabe 220 g bakoitzak Kg erdia ganba, gordinik eta zurituak 1/2 kg txirla 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, zerrendatan moztuak 3 koilarakada sagardo-ozpin Perrexil txikitua Gatza Errezeta Gatza …