Menua

Merlenka egosia barazki eta oliba olio birjinarekin

  • Merlenka
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Merlenka egosia barazki eta oliba olio birjinarekin – 

Osagaiak

  • 4 merlenka tronkotx edo domina eder, azalarekin, ezkatarik eta alboko hezurrik gabe.
  • 2 tipulin, zurituak
  • 4 porro txiki garbi
  • 4 patata ertain
  • 4 azenario, zurituak
  • 2 eskukada leka, harrik gabe eta luzeran bitan moztuak
  • Erramu freskoa, hosto bat
  • Iltze usaintsu bat
  • Baso erdia ardo zuri
  • Limoi azal txiki bat
  • Perrexila, hosto txiki batzuk
  • 8 koilarakada oliba olio birjina
  • Limoi baten zukua
  • Ura eta gatz larria

Merlenka egosia barazki eta oliba olio birjinarekin

Errezeta

Kazola zabal batean ur ugari isuri eta hartan jarriko ditugu gatz larria, tipulina, porrua, patatak, azenarioak, lekak, erramua, iltzea, ardo zuria, limoi azala eta perrexila. Su bizian jarri eta bor-bor irakitan hasi ondoren, 15 minutuan edukiko ditugu barazki guztiak egosten, salda bat egin beharko bagenu bezala. Barazki guztiak egingo dira epe honetan, eta baten bat oraindik ez bada behar bezala xamurtu, beste minutu gutxi batzuetan utziko dugu egosten, eginda daudenak erretiratu eta gero. Ura eta gai lurrintsuak baizik ez dugu kazolan utziko. Salda eskasten hasten bada, ur gehiago erants dezagun.

Sua guztiz apaldu eta legatza kazolaratuko dugu ondoren. Ongi estal dezala saldak. Urak ez du borborka hasi behar, arraina hauts ez dadin, eta horrela edukiko dugu legatza 15 bat minutuan, berotasun handian baina irakin gabe. Arrainaren egoste-puntuaz arduratuko gara, lehor ez dakigun.

Xukatu eta, hezurrak kendu eta gatz larria eman ondoren, limoiz zukuaz eta oliba-olio birjinaz eginiko limoi-olioaz garaztatuko ditugu merlenka tronkotxak.

Begi-bistakoa denez, ezer bota aurretik, edan egingo dugu legatza egosi den salda, gosaritarako bada ere (primerakoa da!), edo izozturik gordeko dugu, arrain zopa egiten dugunean erabiltzeko.

Merlenka egosia barazki eta oliba olio birjinarekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Merlenka saltsa berdean

Osagaiak 4 merlenka solomo, hezurrik gabe, 200 g bakoitzak 2 baratxuri xister, pikatuak 5 koilarakada oliba olio Ximiko bat irin Perrexil xehatua Litro laurdena arrain salda edo ur Gatza Errezeta Olioa isuri eta su eztian …

sukaldean-fondo0

Merlenka irin-arrautzeztatua piperrekin

Osagaiak 4 merlenka puska, azalik gabe, 75 g bakoitzak Oliba olioa, frijitzeko Baratxuri ale bat Irina eta arrautza joa 6 pipermorro gorri 3 koilarakada oliba olio Gatza Errezeta Osorik erreko ditugu piperrak labean, 200º-ko tenperaturan, …

sukaldean-fondo0

Merlenka patea mikrouhinetan maneatua

Osagaiak 8 koilarakada gurin Xorta bat oliba olio birjina Tipulin bat, pikatua 5 merlenka solomo izoztu 15 koilarakada esnegain urtu Zorrotada on bat xerez Gatza Errezeta Mikrouhinetan aritzeko ontzi tapadun batean ipiniko ditugu gurina, tipulin …

sukaldean-fondo0

Merlenka ganba eta txirlekin

Osagaiak 4 merlenka solomo, hezurrik gabe 220 g bakoitzak Kg erdia ganba, gordinik eta zurituak 1/2 kg txirla 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, zerrendatan moztuak 3 koilarakada sagardo-ozpin Perrexil txikitua Gatza Errezeta Gatza …

Merlenka kokotea labean errea

Merlenka kokotea labean errea

Merlenka kokotea labean errea –  Osagaiak 2 merlenka kokote eder, 4 lagunentzat, bitan irekiak, mintz beltzik gabe (erretzeko prestatzeko eskatuko diogu arrain-saltzaileari). Baso erdi bat ardo zuri 10 koilarakada oliba olio 6 baratxuri ale, xerratan …