Menua

Masusta salteatuak izozkiarekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 500 g masusta, txortenik gabe
  • 2 koilarakada azukre beltz
  • Koilarakada bat gurin
  • Tanta batzuk limoi zuku eta Modenako ozpin
  • Jogurt izozkia, bola batzuk

*Lau pertsonentzat

Errezeta

Padera batean azukrea jarri eta karamelatu egingo dugu, su eztian. Kolore gorria hartu behar du, erre gabe ordea. Une horretan erantsiko dugu gurina. Sua biziagotu eta masustak gaineratuko ditugu, salteatu eta irabioan erabiliko ditugu, melatsu eta azala distiratsu daudela ikusi arte. 30 bat segundo beharko ditugu horretarako, su bizian. Paderatik atera aurretik, tanta batzuk limoi zuku edo Modenako ozpin gaineratuko ditugu.

Goporretan banatuko ditugu ondoren masustak. Jogurt izozkia paratuko dugu haien gainean: urtu egingo da eta saltsa baten moduan jango dugu.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

masusta edaria

Masusta edari gasduna

Masusta edari gasduna –  Osagaiak Masustak, eskutada eder bat Limoi erdiaren zukua Gaseosa botila bat, hotz-hotza Errezeta Baso-irabiagailu baten ontzian masustak eta limoiaren zukua sartuko ditugu. Indar bete-betean irabiatu beharra dago pure ilun ongi krematsu …

sukaldean-fondo0

Masusta, limoi eta ezti jela

Osagaiak 1,8 kg masusta 200 g azukre + 100 g azukre 20 koilarakada ur + 10 koilarakada ur Limoi baten zukua 2 limoi 100 g ezti Errezeta Ur hotzez garbituko ditugu masustak. Xukatu eta eltze …

sukaldean-fondo0

Masusta saltsa

Osagaiak 2 kg mugurdi 200 g azukre Errezeta Kazola batean ipiniko ditugu osagaiak. Su ezti-eztian jarri eta egosten edukiko dugu nahastura 5 bat minutuan. Irabiagailu baten besoaz jo eta iragazki mehe batez pasatuko dugu ondoren …

Masusta clafoutis pastela

Masusta clafoutis pastela

Masusta clafoutis pastela –  Osagaiak 250 g masusta 3 arrautza 5 koilarakada azukre 130 g esnegain lodi edo, hura ezean, urtu Koilarakada bete uxuala, edo masustekin onduriko edari biziren bat Masusta clafoutis pastelak Errezeta Arrautzak, …

masustak

Masustak laranja zuku eta portorekin

Masustak laranja zuku eta portorekin –  Osagaiak 500 g masusta, txortenik gabe 2 koilarakada azukre beltz Litro laurdena laranja zuku fresko, egin berria Zorrotada on bat porto   Errezeta Garbitu eta gopor handi batean ipiniko …