Menua

Masailak ardotan edo matrailak bourguignon eran

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 2 matraila, behiarenak edo txekorrarenak. (Bigarren hauek samurragoak izaten dira). Matraila bat bi lagunentzat aski izango dela pentsatu dugu, baina txiki xamarrak badira, jarri bana.
  • 1 kopa Cognac edo brandy
  • 1/2 litro ardo beltz on
  • 2 berakatz ale
  • 2 tipula (gorriak badira, hobe)
  • Piperbeltza
  • Gatza
  • Koilarakada bat irin
  • 3 koilarakada oliba olio birjin extra (OOBE)
  • Belar batzuk (Niri probentzako belarrak gustatzen zaizkit prestaketa honetarako, ontzitxo batean etortrzen diren horietakoak, baina erromeroa eta iltzea ere erabil ditzakezu, gustuko badituzu)

*4

Errezeta

– Kazola zabal batean jarri olioa eta bertan berakatzak gorritzen, eskuaz jota baina osorik, gorritu daitezen. Bitartean egin gatza, piperrautsa eta belarrak matrailei.

– Berakatzak gorritutakoan, atera kazolatik eta gorde beranduago erabiltzeko. Jarri matrailak osorik kazolan alde guztietatik gorritu arte. Bitartean, xehatu tipulak.

– Matrailak ederki gorritu direnean (kanpotik geruza gogor xamar bat sortuko zaie)), erretiratu azpil edo plater zabal batera. Jarri tipula oliotan gorritzen. Su ertainetan egin hau eta ez utzi erretzen. 7/8 minutu aski izango duzu. Olio gehiago behar duela iruditzen bazaizu, gehitu.

– Matrailei irina bota gainetik, euria bailitzan eta sartu osorik tipulatara. Minutu pare batean jirabueltatu eta gero, gahitu pattar kopa eta handik minutu batera ardoa ere bai. Basokada bat ur ere gehi zeniezaioke lasai asko, azkenean asko lurrunduko da eta. Pare bat ordu beharko du guztiak egon borbor.

– Denbora pasatutakoan, hiru aukera dituzu:
1- Hozten utzi eta bihar jarraitu, matrailak hotzak daudela xerratzeko.
2- Ez baduzu horretarako aukerarik, matrailak atera eta xerratu, nahi dituzun eran.
3- Matrailak ez atera eta egosten segitu, biguindu arte. Gero mahaian zati zenitzake (beste pare bat ordu edo).

– Matrailak zatitu ditugunean, kazolako saltsatan sartu eta eduki borborrean biguindu arte.

– Plater hau askoz hobea geratuko zaizu bezperan edo pare bat egun lehenago eginda. Jaki bikaina eta ahaltsua da, eta merkea ere bai, baldin eta ez badiozu ardo garestiegi bat botatzen.

– Pasta apur bat edo patata purez lagunduta, zeruan jarriko dituzu mahaikideak.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Txerri matrailak eta hankak remelluri eran

Osagaiak 6 txerri matrail, hezurgabetuak edo hezurrekin, nahi dugun bezala; hezurgabetuz gero, hobeki sartuko zaizkigu kazolan 6 txerri hanka, aurrekoak, zuri-zuriak 30 baratxuri ale, zuritu gabe Porru bat, txikitua Tipulin bat, txikitua “Remelluri” ardo beltz …

sukaldean-fondo0

Behi matraila salteatuak baratxuri eta patatekin

Osagaiak 2 txahal matraila eder, koipe eta azalik gabe 20 baratxuri ale oso, azala eta guzti 2 tipula, zerrenda mehetan zatituak 5 patata eder, zurituak eta xerra lodietan zatituak Gatza Perrexil xehatua Oliba olioa Errezeta …

behi matrailak

Behi matrailak ardo beltzaren saltsan

Behi matrailak ardo beltzaren saltsan Osagaiak 6 behi matraila, hezurra kenduta edo hezurrarekin, nahi bezala. Hezurra kenduz gero errazago sartuko zaizkigu kazolan 30 baratxuri ale, zuritu gabe Porru bat, pikatua Tipulin bat, pikatua Ardo beltza, …

Txerri matrailak

Txerri matrailak eta hankak remelluri eran

Txerri matrailak eta hankak remelluri eran –  Osagaiak 6 txerri matrail, hezurgabetuak edo hezurrekin, nahi dugun bezala; hezurgabetuz gero, hobeki sartuko zaizkigu kazolan 6 txerri hanka, aurrekoak, zuri-zuriak 30 baratxuri ale, zuritu gabe Porru bat, …

Txahal matrailak ardo beltzaren saltsan

Txahal matrailak ardo beltzaren saltsan

Txahal matrailak ardo beltzaren saltsan –  Osagaiak 6 txahal matraila 30 baratxuri ale, zuritu gabe Porru bat, pikatua Tipulin bat, pikatua Ardo beltza, litro erdia Oliba olioa Ura Gatza Txahal matrailak ardo beltzaren saltsan Errezeta …