Menua

Marrubiak bainila izozkiarekin salteatuta

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 500 g marrubi, txortenik gabe, laurdenetan zatituak
  • 4 koilarakada azukre beltz
  • 2 koilarakada gurin
  • Limoi zukua, tanta batzuk
  • Bainilazko izozkia

*Lau pertsonentzat

Errezeta

Azukrea padera zabal batean ipini eta karamelu bihurtuko dugu su eztian. Kolore gorria hartu behar du, baina erre gabe betiere. Une horretan, gurina erantsi, sua bizitu, eta sartuko dugu fruta. Ongi salteatu eta nahasiko dugu guztia, eztitsu bihurtu eta axal fin eta distiratsua egin zaiola ikusi arte. 30 segundo beharko ditugu horretarako, su bizian. Paderatik atera baino lehen erantsiko ditugu limoi tantak.

Marrubiak hainbat plateretan banatu, eta bainilazko izozki bola bat ipiniko diegu gainean. Urtu eta saltsa moduan geratuko da izozkia.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Krema tarta marrubiekin

Krema tarta marrubiekin

Osagaiak Tarta-hondo bat, labean erretako ore hautsi fin batez estalia, hotza Litro erdia krema edo krema arin, gustuen arabera Marrubi freskoak, txortenik gabe Azukrea hautsetan Errezeta Kontu handiz, moldearen ertzak ez haustearren, zabalduko dugu krema …

marrubi-mermelada

Marrubi marmelada

Marrubi marmelada –  Osagaiak 1,5 kg marrubi, garbiak, txortenik gabe 300 g azukre 10 koilarakada limoi zuku Bainila adaxka bat, ireki eta aletua Errezeta Kazola batean ipiniko ditugu marrubi guztiak, laurdenetan zatitu ondoan. Azukrea, bainila …

marrubi edari gasduna

Marrubi edari gasduna

Marrubi edari gasduna Osagaiak Marrubi garbiak eta txortenik gabeak, eskutada eder bat Limoi erdiaren zukua Gaseosa botila bat, hotz-hotza Errezeta Baso-irabiagailu baten ontzian marrubiak eta limoiaren zukua sartuko ditugu. Indar bete-betean irabiatu beharra dago pure …

marrubiak

Marrubi ur izoztua

Marrubi ur izoztua –  Osagaiak Kilo bat marrubi Kalitate oneko ardo beltza, 375 cl Limoi baten zukua Ur hotz-hotza, 1,7 litro 300 g azukre Errezeta Irabiagailu baten ontzian osagai guztiak sartu. Minutu batez dena xehatu …

marrubiak

Marrubiak garbitzeko era

Marrubiak garbitzeko era –  Beharrezkoak ur xorrotada bat Teknika Sasoiko dauden ala ez jakiteko, erreparatu zuztar edo txorten berdea fresko ote dagoen, ez dadila zimeldua egon, hori da seinalea. Eta jakina, marrubiak ez daitezela mailatuak …