Menua

Marrubi marmelada

  • marrubi-mermelada
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Marrubi marmelada – 

Osagaiak

  • 1,5 kg marrubi, garbiak, txortenik gabe
  • 300 g azukre
  • 10 koilarakada limoi zuku
  • Bainila adaxka bat, ireki eta aletua

Errezeta

  1. Kazola batean ipiniko ditugu marrubi guztiak, laurdenetan zatitu ondoan.
  2. Azukrea, bainila ireki eta aletua eta limoi zukua erantsiko ditugu ondoren. Ongi estali eta utzi egingo ditugu hozkailuan, 12 bat ordu, zuku guztia atera dezaten.
  3. Orduan jarriko dugu kazola sutan, su eztian, eta irakiten utziko dugu ezti-ezti, 45 bat minutu, marmelada urritu eta lodi-lodi gera dadin arte.
  4. Sutatik atera eta poteetan sartuko dugu ondoren marmelada. Hozkailuan kontserbatuko dugu, ongi itxita.

Marrubi marmelada

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Kuia marmelada

Osagaiak Kalabaza mamia, azal eta pipitarik gabea, kilo bat 900 g azukre beltz Baso bete ur Bainila leka bat Kanela adaxka bat 2 limoiren zukua Errezeta Kalabaza (kuia) zerrenda finetan moztu, zerrenda ez berdinetan. Kazola …

Konpota azukre gorritua

Konpota azukre gorritua

Konpota azukre gorritua –  Osagaiak 100 g azukre 350 g almendra, txikitua eta txigortua Ekilore olio pixka bat 300 g mertxika marmelada Mertxika pattarra, 4 koilarakada Konpota azukre gorritua Errezeta Eltze bat jarriko dugu sutan, …

Mugurdi

Mugurdi eta marrubi ur izoztua

Mugurdi eta marrubi ur izoztua –  Osagaiak Mugurdi eta marrubi garbiak, kilo bat Kalitate oneko ardo beltza, 375 cl Limoi baten zukua Ur hotz-hotza, 1,7 litro 300 g azukre Errezeta Irabiagailu baten ontzian osagai guztiak …

Krema-tarta-marrubiekin

Krema tarta marrubiekin

Krema tarta marrubiekin –  Osagaiak Tarta-hondo bat, labean erretako ore hautsi fin batez estalia, hotza Litro erdia krema edo krema arin, gustuen arabera Marrubi freskoak, txortenik gabe Azukrea hautsetan Errezeta Kontu handiz, moldearen ertzak ez …

Krema tarta marrubiekin

Krema tarta marrubiekin

Osagaiak Tarta-hondo bat, labean erretako ore hautsi fin batez estalia, hotza Litro erdia krema edo krema arin, gustuen arabera Marrubi freskoak, txortenik gabe Azukrea hautsetan Errezeta Kontu handiz, moldearen ertzak ez haustearren, zabalduko dugu krema …