Menua

Maionesa ziapearekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Oliba olioa, litro erdia inguru
  • 4 arrautza gorringo
  • 3 koilarakada sagardo-ozpin
  • 2 koilarakada bete ale-ziape edo ziape min, gustuen arabera
  • Gatza, ximiko bat

Errezeta

Munduko saltsa hotz zabalduena da maionesa. Jaki askoren komodina da eta aurpegia alaitzen die itsaskiei, entsaladei, barazki egosiei, eta abarrei. Maionesa leundu nahi izanez gero, olio xuabeagoak erabili behar ditugu, eta oliba olioa eguzki-olioarekin nahasi ahal izango ditugu, esate baterako. Ozpinaren ordez limoia erabili ahal izango dugu, edo biak batera bideratu. Soja saltsa ere erantsi ahal izango dugu, ximiko bat. Nolanahi ere, hona hemen nola egin:

Gopor batean, ozpina, ziapea eta gatza sartuko ditugu. Arrautza gorringoak erantsi eta indar betean eragingo diogu irabiagailu baten besoari. Soja saltsa gaineratu nahi badugu, hau da momentua. Oliba olioa hasiko gar orduan isurtzen, hari mehe-mehean, irabiagailua goratzen eta beheratzen ari garen bitartean. Arian-arian ikusiko dugu saltsa loditzen eta egoki batzen hasia dela. Gatz-puntua neurtu eta, behar badu, zuzendu egingo dugu.

Garrantzitsua da turmixari etengabe eragitea, maionesa ez mintzeko. Minduz gero, badago erremedio bat. Goporrean bi koilarakada ur bero jarri eta, irabiatzeko hagaxka batzuen bitartez, minduriko orea joko dugu ari eta ari, etengabe, maionesa loditzen eta berriro itxuratzen hasi arte. Garrantzitsua da maionesa pixkana-pixkana egitea.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gorringo tortilla

Gorringo tortilla

Gorringo tortilla –  Osagaiak Gorringo salteatuak, 600 g Oliba olio pixka bat 8 arrautza Gatza Perrexil xehatua Gorringo tortilla Errezeta Gorringoak kazola zabal batean edo zartagin batean jarriko ditugu berotzen, kontu handiz hondoan ez itsasteko. …

saltsa holandesa

Saltsa holandesa bizkor eginda

Saltsa holandesa bizkor eginda –  Osagaiak 3 edo 4 arrautza gorringo handi 125 g gurin 2 koilarakada ur Limoi erdiaren zukua Gatza eta piperbeltza Errezeta Bi eratan egin daiteke saltsa hau. Maria bainuan edo bero-termostatoaz …

Brownie Iker M. eran

Brownie Iker M. eran

Brownie Iker M. eran –  Osagaiak 2OOgr kobertura 220gr Gurin 220gr Azukre 70gr Irina 4 Arrautza 1/2 Legamia Fruitu lehorra … Errezeta TRESNAK Katilu bat Irabiagailu Mikrouhina Aiztoa PRESTAKETA Jarri 4 arrautza katilu batean eta …

sukaldean-fondo0

Tipula eta perrexil arrautzopila

Osagaiak 3 tipula eder Koilarakada bat urdai-hirugiharra, dado txikitan moztua 5 koilarakada oliba olio Eskukada oparo bat perrexil, xehatu berria 8 arrautza Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Padera edo kazola zabal batean, tipulak, 4 koilarakada olio …

Bakailao tortilla

Bakailao tortilla

Bakailao tortilla –  Osagaiak 600 g bakailao beratu 8 arrautza Porru txiki bat, pikatua Tipulin txiki bat, pikatua Piper berde txiki bat, pikatua 5 koilarakada oliba olio Perrexil pikatua Pipermin lehorra, pixar bat pikatua Bakailao …