Menua

Lekak urdaiazpikoarekin

  • Lekak urdaiazpikoarekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Lekak urdaiazpikoarekin – 

Osagaiak

  • Lekak, kilo bat
  • 3 patata eder, bakoitza zortzi zati egina
  • Oliba olioa, 6 zopa-koilarakada
  • 2 urdaiazpiko xerra lodi, dadotan zatituak
  • 4 baratxuri ale, xerratan
  • Ura eta gatza

Errezeta

Lekak garbitu eta zerrendatan zatitu, eta ertzak eta bi muturrak kendu. Jarri egosten patatekin uretan, gatzarekin estali gabe, 12ren bat minutuz, borborka hasten direnetik.

Zartagin batean jarri olioa eta gorritu bertan urdaiazpiko dadoak. Txigortu direnean, bota gainera baratxuri xerrak gorritu arte. Bota dena leka eta patata egosi berrien gainera, nahasi ongi eta mahaira.

Lekak urdaiazpikoarekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Porru eta urdaiazpiko entsalada

Osagaiak 16 porru ertain Ura eta gatza Urdaiazpikoa (iberikoa bada, hobe), 16 xerra mehe-meheak Oliba olio birjina, 8 koilarakada 2 koilarakada ozpin Perrexil xehatua Gatza eta piperbeltz eho berria *Lau pertsonentzat Errezeta Porruei bizarrak kendu …

sukaldean-fondo0

Tipula eta urdaiazpiko tarta

Osagaiak Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsiaz edo hostore masaz estalia 5 tipula ertain, xerratan moztuak 3 koilarakada oliba olio Baratxuri ale bat, txikitua Urdaiazpikoa, dadotan moztua, eskutada bat Baso txiki bat esnegain likido …

zerbak urdaiazpikoarekin

Zerbak urdaiazpikoarekin

Zerbak urdaiazpikoarekin Osagaiak Xorta bat zerba 4 patata eder 7 koilarakada oliba olio 4 baratxuri ale Urdaiazpikoa, dadotan edo xerra oso finetan moztua Gatza Errezeta Zuritu eta puska ertainetan zatituko ditugu patatak. Orri-mamiak hosto berdeetatik …

sukaldean-fondo0

Kuiatxoak urdaiazpikoarekin salteatuta

Osagaiak 5 kuiatxo eder Urdaiazpiko xerra lodi bat, dado txikitan moztua Baratxuri ale bat, xehatua Tipulin bat, pikatua 6 koilarakada oliba olio Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Uretan garbituko ditugu kuiatxoak eta bi muturrak kenduko dizkiegu …

Leka salteatuak

Leka salteatuak

Leka salteatuak –  Osagaiak  Lekak, kilo bat Oliba olioa, 4 koilarakada handi Gatza Leka salteatuak Errezeta Lekak garbitu eta zerrendatan zatitu, eta hariak eta bi muturrak kendu. Zartagin bat jarri su ez oso bizian eta …