Menua

Legatza saltsa berdean

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 4 legatz solomo, hezurrik gabe, 200 g bakoitzak
  • 2 baratxuri xister, pikatuak
  • 5 koilarakada oliba olio
  • Ximiko bat irin
  • Perrexil xehatua
  • Litro laurdena arrain salda edo ur
  • Gatza

Errezeta

Olioa isuri eta su eztian jarriko dugu kazola zabal bat. Baratxuria erantsi eta, erre gabe betiere, dantzan hasi dela sumatu orduko gaineratuko dugu irina, pixar bat. Segundo batzuetan edukiko dugu eztitzen, kolorea hartzen utzi gabe. Arrain salda edo ura isuri eta minutu batean edukiko dugu guztia irakiten. Arrainari gatza eman eta saltsan ipiniko ditugu legatz solomoak, azala gora. Su ezti-eztian edukiko dugu arraina 4 bat minutuan, kazolari hara eta hona leunkiro eraginez. Solomoak azalez behera jarriko ditugu orduan, espatula batez baliatuta. Kontuz egingo dugu lan. Beste bi minutuan edukiko dugu arraina gozatzen, kazolari eragin eta eragin. Garrantzitsua da arraina su eztian berotzea eta kazola leun erabiltzea.

Perrexil xehatua hautseztatuko dugu gainetik. Kazola sutatik atera eta hara eta hona eraginez lodituko dugu saltsa. Gatz-puntua neurtu eta berehala zerbitza dezagun.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Legatz patea mikrouhinetan maneatua

Osagaiak 8 koilarakada gurin Xorta bat oliba olio birjina Tipulin bat, pikatua 5 legatz solomo izoztu 15 koilarakada esnegain urtu Zorrotada on bat xerez Gatza Errezeta Mikrouhinetan aritzeko ontzi tapadun batean ipiniko ditugu gurina, tipulin …

Legatz kokotxak saltsa berdean

Legatz kokotxak saltsa berdean

Legatz kokotxak saltsa berdean –  Osagaiak 850 bat g legatz kokotx, azalik eta bizarrik gabe, gatza emanak 4 dl oliba olio birjina Xorta bat ardo zuri Arrain salda edo ura 3 baratxuri ale, pikatuak Perrexil …

Legatza itsas jogurtarekin

Legatza itsas jogurtarekin

Legatza itsas jogurtarekin –  Osagaiak 150 g-ko 4 legatz xerra 160 g “griego” erako jogurta alga nori xafla bat (sushi rollitoak egiteko erabiltzen dena) perrexila limoi bat oliba olioa gatza … Errezeta Alga noria tira finetan moztu eta …

sukaldean-fondo0

Legatz ganboa txirlekin

Osagaiak 4 legatz solomo, hezurrik gabe 220 g bakoitzak Kg erdia ganba, gordinik eta zurituak 1/2 kg txirla 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, zerrendatan moztuak 3 koilarakada sagardo-ozpin Perrexil txikitua Gatza Errezeta Gatza …

sukaldean-fondo0

Legatz irin-arrautzeztatua piperrekin

Osagaiak 4 legatz puska, azalik gabe, 75 g bakoitzak Oliba olioa, frijitzeko Baratxuri ale bat Irina eta arrautza joa 6 pipermorro gorri 3 koilarakada oliba olio Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Osorik erreko ditugu piperrak labean, …