Menua

Legatz ganboa txirlekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 4 legatz solomo, hezurrik gabe 220 g bakoitzak
  • Kg erdia ganba, gordinik eta zurituak
  • 1/2 kg txirla
  • 6 koilarakada oliba olio
  • 4 baratxuri xister, zerrendatan moztuak
  • 3 koilarakada sagardo-ozpin
  • Perrexil txikitua
  • Gatza

Errezeta

Gatza bi aldeetatik eman eta padera batean jarriko ditugu legatz solomoak su bizian, oliba olio pixar batekin. 4 bat minutuan edukiko ditugu su bizi horretan. Erretiratu egingo ditugu, lehor ez daitezen.

Padera garbitu, olioa isuri eta hartan gorrituko ditugu baratxuri xerrak. Ganbak erantsi eta arin frijituko ditugu ondoren une batzuetan. Berehala aterako ditugu, lehor ez daitezen.

Paderan gelditu den koipean irauliko ditugu ondoren txirlak, su bizian ireki daitezen. Ireki orduko gaineratuko ditugu berriro ganbak eta ozpina, murriztu eta baratxuri-olioari kutsua utz diezaion. Ez du saltsak zuku behar, heze eta mamitsu baizik. Perrexil xehatua erantsi eta legatz solomoen gainean garaztatuko dugu baratxuri-olioa. Eta mahaira!

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Legatza ganba eta txirlekin

Legatza ganba eta txirlekin

Legatza ganba eta txirlekin –  Osagaiak 4 legatz solomo, hezurrik gabe 220 g bakoitzak Kg erdia ganba, gordinik eta zurituak 1/2 kg txirla 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, zerrendatan moztuak 3 koilarakada sagardo-ozpin …

sukaldean-fondo0

Legatz irin-arrautzeztatua

Osagaiak 8 legatz puska, hezurrik gabe. 75 g bakoitzak Oliba olioa, frijitzeko Baratxuri ale bat Irina eta arrautza joa Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Gatza emango diegu legatz puskei. Padera batean olio pixar bat isuri eta …

sukaldean-fondo0

Legatz arraba egosiak

Osagaiak 800 g legatz arraba fresko Tipulin bat Eskukada bat perrexil adaxka Porru txiki bat Xorta bat ardo zuri Xorta bat oliba olio Gatza eta ura *Lau pertsonentzat Errezeta Erosi bezain laster, komenigarria izaten da …

sukaldean-fondo0

Legatz arraba egosiak ozpin-oliotan

Osagaiak 800 g legatz arraba egosi 15 koilarakada oliba olio birjina 5 koilarakada sagardo-ozpin Piper gorri bat, pikatua Piper berde bat, pikatua 2 baratxuri ale, pikatuak Ximiko bat worcestershire saltsa Perrexil xehatua Gatza eta piperbeltz …

sukaldean-fondo0

Legatz hegalak saltsa berdean patatekin

Osagaiak Kg bat legatz hegal fresko, garbi eta azalik eta mintz beltzik gabe 10 koilarakada oliba olio Baso erdi bat ardo zuri Arrain salda edo ura 2 baratxuri xister, pikatuak Perrexil xehatua Kg laurden patata …