Menua

Legatza itsas jogurtarekin

  • Legatza itsas jogurtarekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Legatza itsas jogurtarekin – 

Osagaiak

  • 150 g-ko 4 legatz xerra
  • 160 g “griego” erako jogurta
  • alga nori xafla bat (sushi rollitoak egiteko erabiltzen dena)
  • perrexila
  • limoi bat
  • oliba olioa
  • gatza

Errezeta

  1. Alga noria tira finetan moztu eta labean 100ºtan lehortu ordu betez. (ondoren frijitu daitezke edo ez).
  2. Tiratxoak txiki egin eta jogurtari nahastu. Zenbat alga gehitu norberak nahi duen moduan.
  3. Perrexila txikitu eta jogurtari nahastu.
  4. Limoi azala birrindu eta jogurtari nahastu.
  5. Azkenik, oliba olio pitin bat gehitu nahasketari.
  6. Legatza lehendabizi azalaren aldetik egin olio pitin baten laguntzaz eta ondoren barrualdetik.
  7. Jogurtarekin zerbitzatu.

Kasu!

Aukeran, barazki batzuk tiratan moztu eta soja saltsa pixkatekin salteatu. garnizio moduan ipintzeko. Alga noria beharrean izokina xaflatan ere erabil genezake rollitoak egiteko.

Legatza itsas jogurtarekin

Legatza itsas jogurtarekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Legatza saltsa berdean

Osagaiak 4 legatz solomo, hezurrik gabe, 200 g bakoitzak 2 baratxuri xister, pikatuak 5 koilarakada oliba olio Ximiko bat irin Perrexil xehatua Litro laurdena arrain salda edo ur Gatza Errezeta Olioa isuri eta su eztian …

sukaldean-fondo0

Legatz solomoak eskabetxean mikrouhinetan maneatuak

Osagaiak 3 tipulin eder, zerrendatan moztuak Xorta bat oliba olio Erramu hosto bat Ezkaia, bi adaxka Iltze usaintsu bat 8 baratxuri ale, zurituak eta xerratuak 15 koilarakada oliba olio birjina 5 koilarakada ardo zuri 10 …

sukaldean-fondo0

Legatz hegalak saltsa berdean patatekin

Osagaiak Kg bat legatz hegal fresko, garbi eta azalik eta mintz beltzik gabe 10 koilarakada oliba olio Baso erdi bat ardo zuri Arrain salda edo ura 2 baratxuri xister, pikatuak Perrexil xehatua Kg laurden patata …

sukaldean-fondo0

Legatz arraba egosiak

Osagaiak 800 g legatz arraba fresko Tipulin bat Eskukada bat perrexil adaxka Porru txiki bat Xorta bat ardo zuri Xorta bat oliba olio Gatza eta ura *Lau pertsonentzat Errezeta Erosi bezain laster, komenigarria izaten da …

sukaldean-fondo0

Luzokerra entsalada sagar eta jogurtarekin

Osagaiak 6 pepino ertain, oso freskoak 2 sagar berde, granny smith Oliba olio birjina, 10 koilarakada Jogurt natural bat, azukretu gabea Limoi baten zukua Gatza eta piperbeltz eho berria *Lau pertsonentzat Errezeta Garrantzi handikoa da …