Menua

Legatz arraba egosiak

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 800 g legatz arraba fresko
  • Tipulin bat
  • Eskukada bat perrexil adaxka
  • Porru txiki bat
  • Xorta bat ardo zuri
  • Xorta bat oliba olio
  • Gatza eta ura

*Lau pertsonentzat

Errezeta

Erosi bezain laster, komenigarria izaten da arrabak ur hotz gazian beratzen jartzea, odol-hustutzeko eta egosi bitartean ez gezatzeko.

Arraba ez beste gaiak batu (beratzen edukiko ditugu betiere arrabak) eta ur ugaritan sartuko ditugu. Olioa erantsiko dugu ondoren, zorrotada oparo bat. 5 bat minutuan edukiko guztia irakiten, arrabak egosiko diren salda arin bat itxuratzearren. Itzali eta epeltzen utziko dugu kazola, eta orduantxe barneratuko ditugu arrabak. Sua bizitu eta salda bor-bor hasi orduko aterako dugu kazola sutatik. Salda barruan hoztuko dira arrabak. Horrela jokatzen ez badugu, leherrarazi egingo ditu arrabak etengabeko irakinaldiak.

Hoztu direnean aterako ditugu arrabak saldatik, nahi bezala erabiltzeko. Besterik gabe, oliba olio birjinan bustiak, jaki ezin hobea dira. Garbi dago salda ez dugula alferrik botako. Ezta pentsatu ere! Berriro erabiliko dugu, arrain zopa bat egiteko, arroz bat bustitzeko. Nahi dena, baina ez arren alferrik bota!

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Legatza plantxan

Osagaiak 4 legatz solomo, hezurrik gabe 220 g bakoitzak 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, zerrendatan moztuak 3 koilarakada sagardo-ozpin Perrexil txikitua Gatza Errezeta Gatza bi aldeetatik eman eta padera batean jarriko ditugu legatz …

Legatza saltsa berdean

Legatza saltsa berdean txirlekin

Legatza saltsa berdean txirlekin –  Osagaiak 4 legatz solomo, hezurrik gabe, 200 g bakoitzak 2 baratxuri xister, pikatuak 5 koilarakada oliba olio Ximiko bat irin Perrexil xehatua 32 txirla handi Litro laurdena arrain salda edo …

sukaldean-fondo0

Legatz hegalak saltsa berdean patatekin

Osagaiak Kg bat legatz hegal fresko, garbi eta azalik eta mintz beltzik gabe 10 koilarakada oliba olio Baso erdi bat ardo zuri Arrain salda edo ura 2 baratxuri xister, pikatuak Perrexil xehatua Kg laurden patata …

sukaldean-fondo0

Legatz pastela

Osagaiak Kg bat legatz hezurrarekin, erdiko trunkoa esate baterako, garbi eta ezkatarik gabe 2 tipulin, pikatuak Porru baten zuria, pikatua 2 baratxuri ale Oliba olioa Xorta bat brandy Litro laurdena esnegain urtu 8 arrautza, joak …

Legatza itsas jogurtarekin

Legatza itsas jogurtarekin

Legatza itsas jogurtarekin –  Osagaiak 150 g-ko 4 legatz xerra 160 g “griego” erako jogurta alga nori xafla bat (sushi rollitoak egiteko erabiltzen dena) perrexila limoi bat oliba olioa gatza … Errezeta Alga noria tira finetan moztu eta …