Menua

Kuiatxoak urdaiazpikoarekin salteatuta

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 5 kuiatxo eder
  • Urdaiazpiko xerra lodi bat, dado txikitan moztua
  • Baratxuri ale bat, xehatua
  • Tipulin bat, pikatua
  • 6 koilarakada oliba olio
  • Gatza

*Lau pertsonentzat

Errezeta

Uretan garbituko ditugu kuiatxoak eta bi muturrak kenduko dizkiegu ondoren. Bitan moztuko ditugu, luzeran, eta xerra fin mehetan erdi bakoitza, txanpon erdiak balira bezala. Gaiak itsasten ez diren padera edo kazola zabal batean, 4 koilarakada olio, tipulina eta baratxuria ipiniko ditugu. Su eztian jarri ondoan, 20 bat minutuan utziko ditugu gaiak gozatzen, kolorea hartzen utzi gabe. Xamur gelditu behar zaigu tipulina. Urdaiazpiko dadoak erantsi eta segundo batzuetan edukiko ditugu, desegiten hasi arte. Plater batera aterako dugu guztia.

Sua bizi-bizi jarri eta lehengo ontzi berean jarriko dugu gainerako olioa berotzen. Kea sortzen hasi orduko erantsiko dugu kuiatxoa, gatz pixka batekin eta salteatzen utziko ditugu xerrak, barazkia leun eta gogortxo, txigortu xamar izan ere, gelditu arte. Bizkor eragingo diogu kazolari noizean behin. 10 bat minuturen buruan, kuiatxo xerrekin batean ipiniko ditugu tipulina, baratxuria eta urdaiazpiko dadoak, lehenago salteatu ditugunak, eta biraka eta iraulka erabiliko ditugu ondoren, gai guztiak ongi nahas daitezen. Mahairako prest egongo da orduan jakia.

Hornidura bikaina izan daiteke, baita oso barazki plater gustagarria ere. Gainera, arrautza joak erantsiz gero, arrautza nahaski edo opil bat egin dezakegu edo, arroz ale batzuk eta salda gaineratuz gero, kuiatxo arroz bikain bat.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

zerbak urdaiazpikoarekin

Zerbak urdaiazpikoarekin

Zerbak urdaiazpikoarekin Osagaiak Xorta bat zerba 4 patata eder 7 koilarakada oliba olio 4 baratxuri ale Urdaiazpikoa, dadotan edo xerra oso finetan moztua Gatza Errezeta Zuritu eta puska ertainetan zatituko ditugu patatak. Orri-mamiak hosto berdeetatik …

sukaldean-fondo0

Kuiatxoak haragiz beteta

Osagaiak Haragi gordin pikatua (txahalkia, behikia eta txerrikia), 750 g 4 kuiatxo handi 4 koilarakada oliba olio 4 koilarakada handi tomate saltsa Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Kuiatxoak garbitu eta lehortuko ditugu. Luzetara moztu bitan, eta …

Lekak urdaiazpikoarekin

Lekak urdaiazpikoarekin

Lekak urdaiazpikoarekin –  Osagaiak Lekak, kilo bat 3 patata eder, bakoitza zortzi zati egina Oliba olioa, 6 zopa-koilarakada 2 urdaiazpiko xerra lodi, dadotan zatituak 4 baratxuri ale, xerratan Ura eta gatza Errezeta Lekak garbitu eta …

Amuarrain frijituak urdaiazpikoarekin

Amuarrain frijituak urdaiazpikoarekin

Amuarrain frijituak urdaiazpikoarekin Gaur egunean ez dago erraza errekako amuarrainak lortzea, baldin eta inguruan ez baduzu lizentziadun arrantzaleren bat. Beraz, hazitegikoekin konformatu behar. Hori bai, saia zaitez beti ahalik eta freskoenak lortzen, erraz ikusiko duzu …

sukaldean-fondo0

Urdaiazpiko egosiaren arrautzopila

Osagaiak 2 koilarakada oliba olio Perrexil hostoak (eskutada eder bat), nolanahi pikatuak Urdaiazpiko egosia, 4 xerra lodi, dadotan moztuak 8 arrautza Gatza Errezeta Zartaginean, koilarakada bat oliotan, su bizian, urdaiazpiko egosiaren dadoak salteatuko ditugu istant …