Menua

Amuarrain frijituak urdaiazpikoarekin

  • Amuarrain frijituak urdaiazpikoarekin
  • amuarrain frijituak urdaiazpikoarekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Amuarrain frijituak urdaiazpikoarekin

Gaur egunean ez dago erraza errekako amuarrainak lortzea, baldin eta inguruan ez baduzu lizentziadun arrantzaleren bat. Beraz, hazitegikoekin konformatu behar. Hori bai, saia zaitez beti ahalik eta freskoenak lortzen, erraz ikusiko duzu haren muki lirdingatsuari erreparatuta. Halaxe behar du amuarrain freskoak: lirdingatsu eta diztirati.

Osagaiak:

  • 8 amuarrain ertain
  • Urdaiazpiko serranoa edo iberiarra, 8 xerra
  • Irina
  • Gatza
  • Oliba olioa, frijitzeko
  • 2 baratxuri ale

Errezeta:

  1. Ongi garbituko dizkigute amuarrainak arrandegian, tripak kendurik.
  2. Gatz pixka bat eman eta urdaiazpiko xerra bana sartuko diegu sabel barruan.
  3. Oliba olioa isuriko dugu zartaginean, bi hatzeko neurria harturik. Su eztian gozatuko ditugu baratxuriak, erre gabe olioa ongi kutsa dezaten.
  4. Minutu gutxi batzuen ostean, baratxuriak atera, sua biziagotu eta amuarrainak sartuko ditugu, irinetan azaletik igurtzi eta gero. Buelta eta buelta frijituko ditugu ondoren. Minutu bat alde bakoitzeko, tamainaren arabera.
  5. Bizpahiru txandatan egingo ditugu amuarrainak, olioaren tenperatura apal ez dadin.

Kasu!

Amuarrain frijituak urdaiazpikoarekin plater goxo hau, xukatu eta berehala zerbitzatuko ditugu, gorri eta kraskatsu. Gaiarrek bere Erronkariri euskaraz kantatzen zionean baino gusturago geldituko gara gu amuarrainak jandakoan.

amuarrain frijituak urdaiazpikoarekin

Amuarrain frijituak urdaiazpikoarekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Tomate, urdaiazpiko egosi eta arrautzopil frantses ogitartekoa

Osagaiak Opil bat, bitan irekia baina aldeak erabat bereizi gabe, liburu baten antzera 3 xerra eder urdaiazpiko egosi Tomate bat, umoa Zorrotada bat oliba olio 2 arrautza, joak Gatza Errezeta Arrautzak jo, gatz pixka bat …

Babak urdaiazpikoarekin

Babak urdaiazpikoarekin salteatuak

Babak urdaiazpikoarekin salteatuak –  Osagaiak 800 g baba fresko, xamur eta txiki (lekak gordeko ditugu, zabalik) Urdaiazpiko xerra bat, dadotan moztua 10 koilarakada ilar leka salda Tipulin fresko bat, pikatua 2 baratxuri ale, xehatuak 4 …

sukaldean-fondo0

Tipula eta urdaiazpiko tarta

Osagaiak Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsiaz edo hostore masaz estalia 5 tipula ertain, xerratan moztuak 3 koilarakada oliba olio Baratxuri ale bat, txikitua Urdaiazpikoa, dadotan moztua, eskutada bat Baso txiki bat esnegain likido …

sukaldean-fondo0

Porru eta urdaiazpiko entsalada

Osagaiak 16 porru ertain Ura eta gatza Urdaiazpikoa (iberikoa bada, hobe), 16 xerra mehe-meheak Oliba olio birjina, 8 koilarakada 2 koilarakada ozpin Perrexil xehatua Gatza eta piperbeltz eho berria *Lau pertsonentzat Errezeta Porruei bizarrak kendu …

Amuarrainak eskabetxean

Amuarrainak eskabetxean

Amuarrainak eskabetxean –  Osagaiak 1,5 kg amuarrain, garbi eta zabaleran bitan zatituak Irina eta frijitzeko olioa 2 tipulin eder, zerrendatan moztuak 8 baratxuri xister, osorik Urdaiazpiko serranoa, gizenez ongi hornitutako xerra bat Erramua, hosto fresko …