Kuiatxoak bakailaoz beteta
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Osagaiak
- Bakailao errezeta bat, ajoarrieroa
- 4 kuiatxo handi
- 4 koilarakada oliba olio
- Gatza
*Lau pertsonentzat
Errezeta
Kuiatxoak garbitu eta lehortuko ditugu. Luzetara moztu bitan, eta koilaratxo baten laguntzaz hustu egingo ditugu, kontu handiz, haragi pixka bat utziz azalari erantsita, zentimetro bat gutxi gorabehera. Atera dugun kuiatxo mamia xehatuko dugu gero.
Zartagin handi batean, koilarakada bat oliotan, 8 kuiatxo erdiak gazitu eta bi aldeetan gorrituko ditugu pixka bat. Labeko erretilu batean utziko ditugu. Kuiatxoak salteatu ditugun zartagin berean, gainerako olioa jarri eta, su bizi-bizian, frijituko dugu kuiatxo mamia, 10 bat minutuz, ongi egiten den arte. Orduan, une horretan, ajoarrieroa erantsi eta ongi nahasi. Gatzik behar ote duen begiratu. Hori izango da kuiatxoen betegarria.
Kuiatxo hustu eta salteatuak beteko ditugu orain. Betegarriak muinoa egin dezala. Labean edo mikrouhinen labean berotu minutu batzuez, behar duten tenperatura iritsi dutela ikusten dugun arte.
Elikagaietan aberatsagoak izan daitezen nahi badugu, labera sartu aurretik bexamel egin berriaz eta gazta arraspatuaz estali, edo gazta arraspatu hutsaz, axaletik erreak eta gorrituak izateko. Horrela, gustagarriagoak izango dira haurrentzat.

Barazki pistoa
Barazki pistoa – Osagaiak Tipulin bat, txiki-txiki egina 8 baratxuri ale, osorik, zuritu gabe Oliba olio birjina, 10 koilarakada 2 kuiatxo dadotan moztuak 2 pipermorro gorri, dadotan moztuak 2 piper berde, dadotan moztuak 2 alberjinia …

Bakailao frijitua tipula eta piperrekin
Bakailao frijitua tipula eta piperrekin – Osagaiak 4 bakailao solomo beratu, 220 g bakoitzak Ximiko bat irin 3 tipula, zerrenda mehetan moztua 12 piper berde, zerrendatan moztua 4 baratxuri ale Oliba olioa Gatza Errezeta Kazola …

Bakailao kokotxa freskoak saltsa berdean ilarrekin
Bakailao kokotxa freskoak saltsa berdean ilarrekin – Osagaiak 900 g bakailao kokotx fresko, azalik gabe Kg laurdena ilar, zurituak. Xamurrak izan daitezela Oliba olioa (1º) Xorta bat ardo zuri Arrain salda edo ura Baratxuri ale …

Kontserbako bakailao arraben arrautzopila
Osagaiak Koilarakada bat oliba olio Perrexil hostoak (eskutada eder bat), nolanahi pikatuak Kontserbako bakailao-arraben lata pare bat; trinkotuak badaude, dadotan puskatuak 8 arrautza Gatza Errezeta Katilu handi batean arrabak jarri eta perrexila gehitu. Arrautzak jo …

Bakailao kokote freskoa labean
Osagaiak 2 bakailao kokote eder, 4 lagunentzat, bitan irekiak, mintz beltzik gabe (erretzeko prestatzeko eskatuko diogu arrain-saltzaileari). Baso erdi bat ardo zuri 10 koilarakada oliba olio 6 baratxuri ale, xerratan moztuak 4 koilarakada sagardo-ozpin Perrexil …