Kuiatxo zopa
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Kuiatxo zopa –
Osagaiak
- Kuiatxo garbiak, azal eta guzti, xerra finetan moztuak, kilo bat
- 2 baratxuri ale, zerrendatan
- Oliba olio birjina, 2 koilarakada
- Litro bat ur, salda kontzentratuaren pastilla batekin irakina
- Azukre pixka bat
- 3 baso esnegain likido
- Gurin puska handi bat
- Gatza
Kuiatxo zopa
Errezeta
Kazola handi batean, olioa eta baratxuriak jarriko ditugu. Gorritu daitezela pixka bat eta berehalaxe kuiatxo xerrak bota. Minutu batzuetan nahasi, su motelean egin dadila kuiatxoa, hondoari itsasten utzi gabe, eta bertara salda-pastilla duen ura eta azukre pixka bat gehitu. Gatza eman. Irakiten jarri eta borborka hasi eta berehala, sua moteldu, indarrik txikienean jarri eta, kazola erdi estalita dagoela, egos dadila 25 bat minutuan.
Orduan zopa xehatu, irabiagailu baten laguntzarekin, irabiagailuaren besoa kazolan sartuz eta indarrik handienean joaz. Irabiatu bitartean, esnegaina gehituko dugu eta une batez utziko diogu irakiten. Azkenean gurina erantsiko diogu. Gatzik behar ote duen begiratu, zerbitzatu eta jan.
Kuiatxo zopa
Barazki pistoa
Barazki pistoa – Osagaiak Tipulin bat, txiki-txiki egina 8 baratxuri ale, osorik, zuritu gabe Oliba olio birjina, 10 koilarakada 2 kuiatxo dadotan moztuak 2 pipermorro gorri, dadotan moztuak 2 piper berde, dadotan moztuak 2 alberjinia …
Kuiatxoak urdaiazpikoarekin salteatuta
Osagaiak 5 kuiatxo eder Urdaiazpiko xerra lodi bat, dado txikitan moztua Baratxuri ale bat, xehatua Tipulin bat, pikatua 6 koilarakada oliba olio Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Uretan garbituko ditugu kuiatxoak eta bi muturrak kenduko dizkiegu …
Kuiatxo, hirugihar eta tipula tarta
Kuiatxo, hirugihar eta tipula tarta – Osagaiak Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsiaz edo hostore masaz estalia 3 tipula ertain, xerratan moztuak 2 kuiatxo 3 koilarakada oliba olio Baratxuri ale bat, txikitua Hirugihar ketua, …
Kuiatxoak bakailaoz beteta
Osagaiak Bakailao errezeta bat, ajoarrieroa 4 kuiatxo handi 4 koilarakada oliba olio Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Kuiatxoak garbitu eta lehortuko ditugu. Luzetara moztu bitan, eta koilaratxo baten laguntzaz hustu egingo ditugu, kontu handiz, haragi pixka …
Kuiatxoak haragiz beteta
Osagaiak Haragi gordin pikatua (txahalkia, behikia eta txerrikia), 750 g 4 kuiatxo handi 4 koilarakada oliba olio 4 koilarakada handi tomate saltsa Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Kuiatxoak garbitu eta lehortuko ditugu. Luzetara moztu bitan, eta …