Kuiatxo, hirugihar eta tipula tarta
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Kuiatxo, hirugihar eta tipula tarta –
Osagaiak
- Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsiaz edo hostore masaz estalia
- 3 tipula ertain, xerratan moztuak
- 2 kuiatxo
- 3 koilarakada oliba olio
- Baratxuri ale bat, txikitua
- Hirugihar ketua, dadotan moztua, eskutada bat
- Baso txiki bat esnegain likido
- Gazta arraspatua, eskutada bat
- Gatza
Kuiatxo, hirugihar eta tipula tarta
Errezeta
Kazola batean olioa sutan jarri. Bertan frijituko ditugu, su ez oso bizian, baratxuria, tipula eta hirugiharra. Gatz pixar bat eman. Egin dadila pixkana-pixkana barazkia ongi egosia egon arte, eta franko murriztu arte, ahal dela, kolore iluna hartu arte. Kolore iluna azkeneko momentuan sua bizituz lortuko dugu. Horrela karamelu itxura hartuko du. Guztira 2 ordu edo behar dira. Gero epeldu dadila pixka bat. Tipula sutatik atera baino minutu batzuk lehenago erantsiko ditugu kuiatxoak, garbi, xerratan eta padera batean oliba olio apur batean pasatu eta gero. Epeltzen utziko ditugu tipula eta kuiatxo salteatuak.
Orduan, aurretik labean berotutako moldean sartuko ditugu hirugiharra eta kuiatxoa, tipularekin batean. Zoko guztiak ongi bete, esnegaina zurrusta finean botaz gainetik. Gazta arraspatuz estali gero. Dagoela labean 200 graduan, 10 bat minutuz gutxi gorabehera, gainaldea pixka bat txigortzen den arte, tipula, esnegainarekin nahasita, goxo-goxo gelditzen den arte. Entsaladarekin batera zerbitzatu.
Kuiatxo, hirugihar eta tipula tarta

Ziazerbak hirugiharrarekin salteatuak
Ziazerbak hirugiharrarekin salteatuak – Osagaiak Kg bat ziazerba fresko 5 baratxuri ale, xerratan moztuak Hirugihar ketua, zerrenda finetan moztua 4 koilarakada oliba olio Piperbeltza, eho berria Gatza Ziazerbak hirugiharrarekin salteatuak Errezeta Ziazerbak garbituko ditugu lehenik. …

Tipula eta hirugihar tarta
Tipula eta hirugihar tarta – Osagaiak Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsiaz edo hostore masaz estalia 5 tipula ertain, xerratan moztuak 3 koilarakada oliba olio Baratxuri ale bat, txikitua Hirugihar ketua, dadotan moztua, eskutada …

Kuiatxoak bakailaoz beteta
Osagaiak Bakailao errezeta bat, ajoarrieroa 4 kuiatxo handi 4 koilarakada oliba olio Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Kuiatxoak garbitu eta lehortuko ditugu. Luzetara moztu bitan, eta koilaratxo baten laguntzaz hustu egingo ditugu, kontu handiz, haragi pixka …

Pasta carbonara
Pasta carbonara – Osagaiak Hirugihar ketua, 8 xerra, puskatan Litro erdia esnegain likido 2 baratxuri ale, txiki-txiki eginak Koilarakada bat oliba olio 2 arrautza, joak Perrexil xehatua 700 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa …

Eguerdiko pintxoa unax eran
Eguerdiko pintxoa unax eran – Osagaiak ¼ PIPER BERDEA 1 SOLOMO ADOBATUA 1 ARRAUTZA 2 HIRUGIARRA 20 GRAMO HOGI 1 GAZTA LONTSA OLIOA … Errezeta Ogia mozten duzu bi zatitan eta jarri plater batean. Gero …