Kardua txirlekin
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Kardua txirlekin –
Osagaiak
- Kardu bat
- Ura
- Gatza
- 4 baratxuri ale, xehatuak
- 4 koilarakada oliba olio
- 2 koilarakada irin
- 500 g txirla
- Kardua egosi den salda, 2 baso handi
- Xorta bat ardo zuri
- Perrexil xehatua
…
Errezeta
Kardua garbituko dugu lehenik. Zatiak ur irakitan sartu eta gero, presio-eltzea itxi eta balbula biraka hasi orduko eztituko dugu sua, maila apalenera eramanez, balbulak biraketari utzi gabe betiere. 35/40 minutu egingo ditu eltzeak balbula biraka duela. Sua itzali, balbula erretiratu eta eltze barruan utziko dugu kardua hozten, estalkia ireki gabe, ongi hoztu arte.
Kazola apal bat su gainean jarri eta ongi xehaturiko 2 baratxuri ale sartuko ditugu hartan. Bi koilarakada oliba olio erantsiko ditugu ondotik. Baratxuria dantzan hasi orduko sartuko ditugu kardu puskak, egosiak eta xukatuak. Minutu batean edukiko ditugu kardu zatiak baratxuriaren ondoan gozatzen eta koilaratxokada bat irin eta karduak egosi diren salda, baso bat gutxi gora-behera, erantsiko ditugu ondoren, pixkana-pixkana saltsa arin bat itxuratzeko.
Kardu erregosien gainean irauliko ditugu txirlak, marinel eran maneatuak. Horretarako, oliba oliotan gozatuko ditugu beste bi baratxuri aleak, ongi xehaturik. Dantzan hasi orduko erantsiko ditugu koilaratxokada bat irin eta baso bat kardu-salda, eta minutu batean utziko dugu salda irakiten. Hartan irauliko ditugu txirlak, ongi garbitu eta gero, eta ardo zuria, eta su eztian utziko ditugu ireki arte. Ireki ahala, banan-banan erantsiko ditugu karduaren kazolan, ez daitezen gehiegi egosi eta aldi berean zaildu. Txirla guztiak saltsa berdetik atera eta gero, murrizten utziko dugu saltsa hori eta karduen kazolara bihurtuko dugu ondoren. Perrexil xehatua erantsiko dugu. Gatz puntua neurtu, behar badu zuzendu eta zerbitzatu.
Kardua txirlekin

Txirlak txapan
Txirlak txapan Osagaiak 1,6 kg txirla 4 koilarakada handi oliba olio Kaienako piper-mutur bat 2 baratxuri ale, xerratan moztuak koilarakada handi bat sagardo-ozpin Perrexila, trauskil xehatua * Lau pertsonentzat Errezeta Ur ugarian garbituko ditugu txirlak, …

Kardua arbendolekin
Kardua arbendolekin – Osagaiak Kardu bat gordinik Ura Gatza 2 baratxuri ale, xehatuak 2 koilarakada oliba olio Eskukada txiki bat arbendol edo almendra, txigortuak eta xerratan moztuak 2 koilaratxokada irin Kardua_egosi den salda, edontzi handi …

Kardua tenpuran
Osagaiak Kardu buru xamur bat 150 g irin Ura, litro laurdena Azukrea, ximiko bat Okindegiko legamia prentsatua, 15 g Gatza, koilarakada erdia Oliba edo eguzki-lore olioa, frijitzeko Errezeta Irina, gatza, azukrea eta legamia gopor batean …

Txirlak orburuekin
Txirlak orburuekin – Osagaiak 3/4 Kg Txirla 8 orburu natural, egosiak eta lautan zatituak 3 baratxuri ale, xehatuak Litro laurdena ur bero edo orburuak egosi diren ur 4 koilarakada oliba olio Perrexil xehatua Irina, ximiko …

Karduen garbiketa
Karduen garbiketa – Beharrezkoak Ura Gatza Karduen garbiketa Teknika / Errezeta Kardutik burua baino ez dugu sukaldean maneatzen. Oinaldetik bizpahiru arra gora, gogorrak eta zailduak daude haren orri-mamiak. Ez du merezi sukaldean prestatzea. Ebaki bat …