Menua

Izokin patea

  • izokin patea
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Izokin patea

Osagaiak

  • 750 g izokin haragi fresko, hezur eta azalik gabe.
  • Izokin ketua, 3 xerra
  • Bi baso bete esnegain urtu
  • 150 g gurin
  • 2 tipulin, xehatuak
  • Zorrotada bat Xerez ardo
  • Piperbeltz eho berria eta gatza

Errezeta

Uretan egosi dugu izokina. Horretarako, eltze batean ura gatz pixka batekin jarri eta irakiten hasi orduko sartuko dugu izokina bizpahiru zatitan, lehor ez dadin. Berriro irakiten hasi orduko kenduko dugu eltzea sutatik, barruan utziko dugu arraina epeltzen. Xukatu eta izpitu egingo dugu ondoren.

Kazola batean gurina su eztian jarri eta bertan gozatuko ditugu tipulinak, 15 bat minutuan. Izokin mami izpitua eta esnegaina erantsiko ditugu orduan. Irakiten utziko dugu guztia krematsu bihurtu eta bolumena murriztu arte, 10 bat minutu guztira. Gatza eman eta zorrotada on bat xerez gehituko dugu ondoren. Ez du saldatsu gelditu behar eta su eztian egin behar da.

Nahastura irabiagailu baten ontzian sartu eta indarrik handienean eragingo diogu ondoren makinari. Izokin ketua erantsi eta ahi mehe guztiz xehatua bat lortuko dugu ondoren. Gatz-puntua neurtu, zuzendu, eta piperbeltza erantsiko dugu ondoren. Portzelanazko terrina batera edo gopor tapadunetara isuriko dugu ahia, hozkailuan itxita gorde ahal izateko. Gutxienik pare bat orduan edukiko dugu hozkailuan freskatzen. Irmotutakoan ogi txigortuetan igurtzirik edo, haurren kasuan, ogitartekoetan kontsumituko dugu patea.

Patea txikientzat bada, uretan egosi beharrean esnetan egos daiteke, elikagaia mamitsuagoa izan dadin. Bestalde, ez dugu Xerezko ardorik erantsiko, baliteke bestela haurrei gehitxo gustatzea eta okerreko bidetik abiatzea.

Izokin patea

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

izokina 2

Izokin errea ziapearekin

Osagaiak  4 izokin solomo, hezurrik gabe. 220 g bakoitzak Oliba olioa Ozpin-olio ziapeduna Gatza Errezeta Gatza bi aldeetatik eman eta padera batean jarriko ditugu izokin solomoak su bizian, oliba olio pixar batekin. 4 bat minutuan …

izokina

Izokina plantxan saltsa tartaroarekin

Izokina plantxan saltsa tartaroarekin –  Osagaiak 4 izokin solomo, hezurrik gabe. 220 g bakoitzak 2 koilarakada oliba olio Koilarakada bat sagardo-ozpin Perrexil xehatua Saltsa tartaroa Gatza Errezeta Gatza bi aldeetatik eman eta padera batean jarriko …

izokin pintxoa

Izokin pintxoa unax eran

Izokin pintxoa unax eran –  Osagaiak Ogiko tostak Letxuga Izokin ketua Egosi eta zuritutako ganbak Maionesa. … Errezeta Ontzi batean jarri: letxuga, txikitutako izokin ketua, aurrez zuritutako ganbak… (dena ogiko tostak izan ezik). Nahastu eta …

Pickled-Salmon

Izokina eskabetxean

Izokina eskabetxean –  Osagaiak 800 g izokin, 3×3 cm-ko zatitan moztuta 2 koilarakada gatz lodi Koilarakada bat piper beltz 4 erramu hosto 12 adar perrexil 4 adar ezkai 2 koilarakada piperrauts gozo (Verakoa, ahal bada) …

izokina parrilan

Izokina plantxan baratxuri-olioarekin

Osagaiak 4 izokin solomo, hezurrik gabe, 220 g bakoitzak 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, zerrendatan moztuak 3 koilarakada sagardo-ozpin Perrexil txikitua Limoia Gatza Errezeta Gatza bi aldeetatik eman eta padera batean jarriko ditugu …