Menua

Itsas kabra pastela

  • Itsas kabra pastela
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Itsas kabra pastela – 

Osagaiak

  • 2 itsas kabra edo kabrarroka eder, garbi eta ezkatarik gabe
  • 2 tipulin, pikatuak
  • Porru baten zuria, pikatua
  • 2 baratxuri ale
  • Oliba olioa
  • Xorta bat brandy
  • 6 koilarakada tomate saltsa
  • Litro laurdena esnegain urtu
  • 8 arrautza, joak
  • Gatza eta piperbeltza

Itsas kabra pastela

Errezeta

Hasteko, kazola zabal batean, ur gazia isuri eta su eztian jarriko ditugu itsas kabrak egosten, mamia hezurretatik erraz bereizten dela sumatu arte. Ura irakiten hasi eta 10 bat minutu beharko ditugu horretarako. Erre gabe maneatzeko moduan egotean papurtuko dugu arraina. Bere horretan eutsiko diogu azalari eta buruko mamia ere baliatuko dugu. Hezurrak, katuarentzat.

Kazola batean, su ezti-eztian jarriko ditugu tipulinak, porrua eta baratxuriak olio pixka batean gozatzen. Barazkiak xamurtzean, 10 bat minuturen buruan, erantsiko dugu brandya. Murrizten utzi ondoan irauliko dugu tomate saltsa. Biraka nahasiko dugu ondoren guztia. Arrain papurtuaren txanda etorriko da gero: ongi nahasi eta berotasun horretan edukiko dugu, irakin gabe, ez lehortzeko.

Sutatik kanpora nahasiko ditugu arrautzak eta esnegaina. Gatza eta piperbeltza emango diegu ondoren. Aurrez maneaturiko jakiak erantsi eta nahasiko dugu guztia. Gatz-puntua zuzenduko dugu.

Molde handi bat edo bi txiki (plum-cake motakoak) hartu eta, gurin urtuaz igurtzi ondoren, ogi birrinduaz hornituko ditugu barruko aldeak. Nahastura sartuko dugu ondoren. Bainu-marian edukiko ditugu moldeak 20-30 minutuan 180º-tan, nahastura ongi mamitu arte. Labeko epea luzatuz gero, lehortuko zaigu pastela, eta mamitsu gelditu behar zaigu. Hori frogatzeko astindu txiki bat emango diegu moldeei labe barruan: ertzak tinko eta barrua dardarati agertu behar zaigu pastela.

Hoztu eta gero, moldetik atera eta moztu egingo dugu pastela. Saltsa arrosan edo maionesan ongi bustirik jango dugu, ogi txigortuekin.

Itsas kabra pastela

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Paquerette fruitu pastela

Osagaiak 4 koilarakada irin 4 koilarakada azukre-hauts Arrautza handi bat edo 2 txiki Koilarakada bete ur Koilaratxokada esnegain urtu Ximiko bat legamia-hauts Banana bat Udare bat Gatza, pixka bat Errezeta Gurin eta irinez igurtziko dugu …

itsas kabra egosia

Itsas kabra egosia

Itsas kabra egosia –  Osagaiak 4 itsas kabra edo kabrarroka ertain, ezkatarik, alboko hezurrik eta errairik gabe Tipulin bat, zuritua Porru garbi bat Erramu freskoa, hosto bat Iltze usaintsu bat Baso erdi bat ardo zuri …

sukaldean-fondo0

Legatz pastela

Osagaiak Kg bat legatz hezurrarekin, erdiko trunkoa esate baterako, garbi eta ezkatarik gabe 2 tipulin, pikatuak Porru baten zuria, pikatua 2 baratxuri ale Oliba olioa Xorta bat brandy Litro laurdena esnegain urtu 8 arrautza, joak …

Marrubi clafoutis pastela

Marrubi clafoutis pastela

Marrubi clafoutis pastela –  Osagaiak 250 g marrubi, lautan eginak handiak badira 3 arrautza 5 koilarakada azukre 130 g esnegain lodi edo, hura ezean, urtu Koilarakada bete uxuala, edo antzeko edari biziren bat … Errezeta …

Luisa gazta tarta

Luisa gazta tarta

Luisa gazta tarta –  Osagaiak 100 g gurin guri, pomadan 450 g azukre-hauts 100 g pastel-irin ahul Ximiko bat legamia-hauts Kg bat gazta zuri, joa eta giroko tenperaturan (fromage blanc battu) 3 koilarakada bete irin …