Menua

Giltzurrunak gurinetan erreak

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 3 txahal giltzurrun, arrosak eta freskoak
  • 5 koilarakada gurin
  • Tipulatx bat, pikatua
  • Perrexila, zerrendatan moztua
  • Gatza eta piperbeltza
  • Oliba olioa

Errezeta

Koipe asko izanez gero, garbitu egingo ditugu giltzurrunak. Koipe geruza mehe bat utziko diegu kanpoaldetik. 10 xerra ez oso mehetan zatituko dugu horietako bakoitza, eta ahalik eta nerbio gehien aterako diegu barrutik. Gatza eta piperbeltza emango diegu ondoren.

Padera baten tanta bat olio isuri eta su bizian gorrituko ditugu giltzurrun xerrak, gehiegi egin gabe, gogor ez daitezen. 30 bat segundo alde bakoitzetik. Ondoren, plater txokon baten gainean jarriko dugu xukatzeko ontzia, isuriko dituzten zukuak eta odola jasotzeko. Giltzurrunak txigortu ditugun padera berean erantsiko dugu gurina; sua eztitu eta apartzen hasiko da gurina, gorrituz eta hurraren antzeko usain gozoa emanez. Orduantxe gaineratuko ditugu giltzurrun xerra txigortuak eta tipulatx pikatua. Ongi nahasiko dugu guztia. Su eztian gozatuko ditugu giltzurrun xerrak, koipea desegin bitartean ez daitezen erre. Bi bat minutuan edukiko ditugu gaiak su horretan, bira eta bira etengabe, gaiak ongi biltzeko. Perrexila gainetik hautseztatu, ximiko bat piperbeltz eho gaineratu eta zerbitzatu egingo ditugu giltzurrunak.

Tanta batzuk limoi zuku erantsi ahal izango ditugu gai salteatuen tonua goratzeko eta pasta egin berriarekin aurkeztu, giltzurrunen eta gurin txigortuaren zaporeaz kutsa daitezen.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Giltzurrunak saltsan

Osagaiak 3 txahal giltzurrun, arrosak eta freskoak 3 tipulatx, pikatuak 10 koilarakada gurin 200 g barrengorri Baso erdi esnegain urtu Baso erdi ardo zuri Koilarakada bete ziape Perrexila, zerrendatan moztua Gatza eta piperbeltza Oliba olioa …

Giltzurrunak xerez ardoaren kutsuan

Giltzurrunak xerez ardoaren kutsuan

Osagaiak 3 txahal giltzurrun, arrosak eta freskoak 3 tipulatx, pikatuak 5 koilarakada gurin Baso erdia esnegain urtu Baso erdia Xerezko ardo Koilarakada bete ziape Perrexila, zerrendatan moztua Gatza eta piperbeltza Oliba olioa Errezeta Eltze zabal …