Menua

Giltzurrunak xerez ardoaren kutsuan

  • Giltzurrunak xerez ardoaren kutsuan
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 3 txahal giltzurrun, arrosak eta freskoak
  • 3 tipulatx, pikatuak
  • 5 koilarakada gurin
  • Baso erdia esnegain urtu
  • Baso erdia Xerezko ardo
  • Koilarakada bete ziape
  • Perrexila, zerrendatan moztua
  • Gatza eta piperbeltza
  • Oliba olioa

Errezeta

Eltze zabal batean, 5 koilarakada gurinetan gorrituko ditugu tipulatx pikatuak, gatz pixar batekin. Koipe asko izanez gero, garbitu egingo ditugu giltzurrunak. Koipe geruza mehe bat utziko diegu kanpoaldetik. 10 xerra ez oso mehetan zatituko dugu horietako bakoitza, eta ahalik eta nerbio gehien aterako diegu barrutik. Gatza eta piperbeltza emango diegu ondoren.

Padera baten tanta bat olio isuri eta su bizian gorrituko ditugu giltzurrun xerrak, gehiegi egin gabe, gogor ez daitezen. 30 bat segundo alde bakoitzetik. Ondoren, plater txokon baten gainean jarriko dugu xukatzeko ontzia, isuriko dituzten zukuak eta odola jasotzeko. Giltzurrunak txigortu ditugun padera berean erantsiko dugu Xerezko ardoa; sua eztitu eta erdira murrizten utziko dugu. Esnegaina erantsiko dugu gero, eta erdira murrizten utziko dugu hau ere. Sutatik atera eta ziapea erantsiko dugu. Gatza eta piperbeltza emango ditugu ondoren.

Giltzurrun xerra txigortuak eta tipulatx potxatua erantsiko dizkiogu saltsa honi, ongi nahasiz. Bi bat minutuan edukiko dugu guztia su eztian, bira eta bira irakiten utzi gabe, gaiak saltsan ongi bil daitezen. Perrexila gainetik hautseztatu eta zerbitzatu egingo ditugu giltzurrunak.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Giltzurrunak gurinetan erreak

Osagaiak 3 txahal giltzurrun, arrosak eta freskoak 5 koilarakada gurin Tipulatx bat, pikatua Perrexila, zerrendatan moztua Gatza eta piperbeltza Oliba olioa Errezeta Koipe asko izanez gero, garbitu egingo ditugu giltzurrunak. Koipe geruza mehe bat utziko …

sukaldean-fondo0

Giltzurrunak saltsan

Osagaiak 3 txahal giltzurrun, arrosak eta freskoak 3 tipulatx, pikatuak 10 koilarakada gurin 200 g barrengorri Baso erdi esnegain urtu Baso erdi ardo zuri Koilarakada bete ziape Perrexila, zerrendatan moztua Gatza eta piperbeltza Oliba olioa …