Menua

Gazta souffle tradizionala

  • Gazta souffle tradizionala
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Gazta souffle tradizionala – 

Osagaiak

  • 20 g gurin + 5 g
  • 2 koilarakada bete irin
  • 20 cl esne
  • 20 cl ur
  • 40 g Gruyère gazta, birrindua
  • 3 arrautza + gorringo bat
  • Gatza eta piperbeltz zuri eho berria
  • Muskat intxaur ehoa

Gazta souffle tradizionala

Errezeta

Soufle guztietan da gomendiozkoa zuringo baino gorringo gehiago erabiltzea. Gruyère da errezeta honetan bideratuko dugun gazta, baina berdin balio izango du beste antzeko batek, koipearen maila bertsukoa bada. Comte frantsesa aukera ere izan daiteke, adibidez.

20 g gurin urtuko ditugu eltze giderdun batean. Langar finean erantsiko dugu ondoren irina, eta ezti eta mantso nahasiko ditugu ondoren bi gaiak zurezko zali edo koilara batez. Nahastura apartzen hasi orduko (ez diogu kolorea hartzen utzi behar), pixkana-pixkana erantsiko ditugu ura eta esnea, batera irakin eta gero. Su eztian edukiko dugu nahastura egosten, bospasei minutuan. Sutatik atera eta gatz pixka bat emango dugu.

Bereizi egingo ditugu gorringoak eta zuringoak (4 gorringo eta 3 zuringo). Elur-puntua uzteraino joko ditugu zuringoak, eta hagaxka-irabiagailu elektriko batez baliatuko gara horretarako, ahal izanez gero. Gorringoak erantsiko dizkiogu aurrez maneatu dugun bexamel epelari, eta kontu handiz nahasiko dugu, gazta birrindu, piperbeltz zuri eho eta muskat intxaurrarekin batera. Gatz pixka bat erantsiko genuke, beharko balitz. Kontu handiz, gomazko espatula batez baliatuz, nahasiko ditugu zuringo harrotuak gazta-nahasturarekin, mugimendu bilgarri leunak eginez. Goitik behera.

Lau lagunentzako sufle-molde bat igurtziko dugu gainerako gurina, 5 g, eta irina emanez. Haren barruan isuriko dugu nahastura, moldearen hiru laurden gainditu beharko ez dituena. Labean sartuko dugu ondoren, 180-ko tenperaturan, parrilla batean eta behealdean, suflearen gainaldean berehala gorri ez dadin.

20/25 minutuan edukiko dugu suflea labean. Haien ostean, berehala zerbitzatuko dugu, errukula zurtoinez lehen sakaldiko oliba olio birjinaz maneaturiko errukula zurtoin entsalada fresko batekin, adibidez. Edo, horren mokofin ez bagabiltza, baratxuriz lurrinduriko eskarola entsalada batekin, edo uraza xamur baten entsalada eder batekin.

Gazta souffle tradizionala

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gazta tarta txigortua

Gazta tarta txigortua

Gazta tarta txigortua – Osagaiak Hondoa prestatzeko: 250 g irin 175 g gurin guri 50 g azukre Arrautza bat Betegarria prestatzeko: 125 g esnegain 3 arrautza Terrina oso bat Filadelfia gazta Gatza eta mutur bat …

Mascarpone krema

Mascarpone krema

Mascarpone krema – Osagaiak 2 arrautza oso 160 g azukre 200 g esnegain, harrotua 400 g mascarpone Errezeta Arrautzak azukrearekin nahasi eta bizkor jo. Kontu handiz erantsiko dugu ondoren mascarpone gazta, nahasturak ongi hartu eta …

Txerri-solomo eta gazta ogitartekoa

Txerri-solomo eta gazta ogitartekoa

Txerri-solomo eta gazta ogitartekoa –  Osagaiak Opil bat, bitan irekia 4 gazta xerra, desegingarria 4 xerra mehe txerri solomo adobatu Baratxuri ale bat, xerratan Gatza eta oliba olioa Errezeta Jakiak itsasten ez diren padera batean …

gazta enpanadatxoak

Gazta enpanadatxoak nola egin

Gazta enpanadatxoak nola egin –  Osagaiak Enpanadatxoak egiteko 20 ore-disko Gazta beratz krematsua (15 koilarakada), baina loditasun pixka bat duena (betegarria sobera likidoa ez izateko), Filadelfia edo San Millan esaterako) 2 koilarakada azukre Irasagar-gozoki puska …

Tomate entsalada ahuntz gaztarekin

Tomate entsalada ahuntz gaztarekin

Tomate entsalada ahuntz gaztarekin –  Osagaiak 4 tomate heldu Ahuntz gazta fresko bat, dado handi samarretan 2 koilarakada sagardo-ozpin Oliba olio birjina, 8 zopa-koilarakada Gatza Tomate entsalada ahuntz gazta Errezeta Kendu zurtoina tomateei eta, kontu …