Menua

Gazta krema fruitu gorriekin

  • Gazta krema fruitu gorriekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Gazta krema fruitu gorriekin – 

Osagaiak

  • Mascarpone gaztaren krema. Litro bat, hotz-hotza
  • Fruta gorri garbi eta xukatuak. 4 eskutada
  • Azukre-hautsa

 

Errezeta

Gazta-krema hotz-hotza kristalezko lau kopa altutan paratuko dugu. Krema aldez aurretik egina izan genezake, ongi gordea hozkailuan. Hala egiten badugu, kopak ongi estalirik izan behar ditugu ez usain ez zapore bitxirik har ez dezaten. Uretik pasatu beharra duten fruta gorriak ongi garbitu (andere mahatsa, marrubiak). Beste batzuen kasuan hobe da uretik ez pasatzea, desegin ez daitezen (masustak, mugurdiak, basoko marrubiak); horiekin aski da txortenak eta itsatsita diratekeen hostoak kentzea. Krema zerbitzatzeko orduan, par-par bota fruta gorriak, oparo, eta gero gainetik azukre-hautsa, elurtua bezala gelditu dadin fruta-tontor hori.

Gazta krema fruitu gorriekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ibañez jaunaren zizka

Ibañez jaunaren zizka

Ibañez jaunaren zizka –  Beharrezkoak Ogi xigortua Maionesa Gazta parmesano birrindua Tipula txiki-txiki eginda … Errezeta Madrilgo fisikari batek erakutsi zigun errezeta hau. Ibañez zeukan deitura. Erraza bezain erabilgarria da etxera jendea datorkigunean, geuk eginiko …

Gazta nola gorde

Gazta nola gorde

Gazta nola gorde –  Osagaiak Ontzi tapadun bat   Errezeta / Teknika Ongi itxia gorde behar da beti gazta, ontzi tapadun batean, zapore arrarorik har ez dezan. Hozkailuko alde epelenean gordeko dugu, beheko aldean. Hutsean …

Tomate entsalada ahuntz gaztarekin

Tomate entsalada ahuntz gaztarekin

Tomate entsalada ahuntz gaztarekin –  Osagaiak 4 tomate heldu Ahuntz gazta fresko bat, dado handi samarretan 2 koilarakada sagardo-ozpin Oliba olio birjina, 8 zopa-koilarakada Gatza Tomate entsalada ahuntz gazta Errezeta Kendu zurtoina tomateei eta, kontu …

Gazta tarta piku marmeladarekin

Gazta tarta piku marmeladarekin

Gazta tarta piku marmeladarekin –  Osagaiak Hondoa prestatzeko: 2 arrautza 100 g gurin guri, pomadan 100 g azukre 100 g pastel-irin ahul Ximiko bat legamia hauts Betegarria prestatzeko: 3 terrina gazta fresko, San Millan edo …

Gazta saltsa

Gazta saltsa

Gazta saltsa –  Osagaiak Tipulin bat, pikatua Baratxuri ale bat, pikatua Litro laurdena esnegain Cabrales edo Roquefort gazta, mutur bat Camembert gazta erdia Gurina, mutur bat Gatza eta piperbeltz eho berria Errezeta Kazola batean ipiniko …