Menua

Foie-gras salteatua sagarrekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Mutur bat gurin
  • 6 sagar, zurituak eta ataletan moztuak (limoi zukuaz garaztatuko ditugu belztu ez daitezen)
  • Pixar bat azukre beltz
  • Xorta bat moskatel
  • Xorta bat sagar-likore
  • 8 xerra lodi ahate foie-gras edo gibel fresko, 100 bat g bakoitzak
  • Gatza eta piperbeltza, eho berria

Errezeta

Gurina eman eta su gainean jarriko dugu padera. Sagarrak erantsi eta karamelatzen edukiko ditugu hamabost bat minutuan, su ertainean beti ere. Haien ondoan erantsiko dugu azukrea. Ongi nahasi eta paderatik aterako ditugu sagar atalak. Txigorturik behar dute egon. Paderaren hondoan geratu zaigun zukuari moskatela erantsiko diogu eta murrizten utziko dugu ondoren, su bizian. Saltsa arin bat osatu arte edukiko dugu irakiten. Mutur bat gurin eta tanta batzuk sagar-likore gaineratuko ditugu gero.

Gatza eta piperbeltza eman ondoan, padera bero batean ipiniko ditugu lau zati foie-gras, su bizian. Alde guztietatik gorritu direnean, biraka erabili eta eztitu egingo dugu sua. Padera alde batetik goratu eta bere koipean bustiko dugu gibela. Bizpahiru minutu emango ditugu honetan. Paderatik atera eta paper xurgagarrian ipiniko ditugu gibel puskak. Beste hainbeste egingo dugu gainerako lauekin. Gibelaren gainean ipiniko ditugu sagar salteatuak eta zuku egin berriaz bustiko dugu guztia.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Foie

Foie-gras naturalaren terrina portzelanan egosia

Foie-gras naturalaren terrina portzelanan egosia – Osagaiak Kg erdia ahate foie-gras gordin, bi gibel inguru. Gatza, piperbeltz zuri ehoa eta azukrea Xorta bat armagnac Xorta bat brandy Xorta bat Portoko ardo Foie-gras naturalaren terrina portzelanan …

sukaldean-fondo0

Foie-gras salteatua tipula, ozpin eta eztiarekin

Osagaiak 4 tipula, zerrendetan moztuak Oliba olioa 4 koilarakada Modenako ozpin edo antzeko ozpin gozoren bat Koilarakada bat ezti 8 xerra lodi foie-gras edo gibel fresko, 100 bat g bakoitzak Gatza eta piperbeltza, eho berria …

Oilasko gibelen patea

Oilasko gibelen patea

Oilasko gibelen patea –  Osagaiak 24 oilasko gibel 2 tipulin, pikatuak Baratxuri ale bat, pikatua 2 arrautza Oliba olio pixar bat Brandy xorta bat 200 g patata pure Gatza eta piperbeltza Oilasko gibelen patea Errezeta …

sukaldean-fondo0

Foie-gras naturalaren terrina saldan egosia

Osagaiak Kg erdia ahate foie-gras gordin, bi gibel inguru. Gatza, piperbeltz zuri ehoa eta azukrea Xorta bat armagnac Xorta bat brandy Xorta bat Portoko ardo 3l haragi salda, arina Errezeta Badu honek egiteko bihurri bat, …

Txahal gibela

Txahal gibela kaparrekin

Txahal gibela kaparrekin –  Osagaiak Kilo bat txahal gibel, xerratan moztua, erdi tamainako xerrak 2 tipula, zerrenda mehetan zatituak 4 baratxuri ale 2 eskukada kapar, ozpinetan Oliba olioa 2 limoiren zukua Gatza Txahal gibela kaparrekin …