Menua

Foie-gras naturalaren terrina saldan egosia

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Kg erdia ahate foie-gras gordin, bi gibel inguru.
  • Gatza, piperbeltz zuri ehoa eta azukrea
  • Xorta bat armagnac
  • Xorta bat brandy
  • Xorta bat Portoko ardo
  • 3l haragi salda, arina

Errezeta

Badu honek egiteko bihurri bat, esperientziarik ez dutenentzat zaila: gibelei zainak ateratzea. Horretarako, hobe dugu gibel bigunak aukeratzen baditugu, hozkailuan eduki ez diren eta kanpoko giroan gutxienez 2 ordu eman dituzten gibelak alegia. Bi lobulutan banatuko ditugu gibelak, handia eta txikia, eta ziztada arin bat egingo dugu haietako bakoitzaren luzeran, liburu baten moduan ireki daitezen. Atzeko aldea zimurtsuagoa da eta, kontu handiz, hatzen muturra edo objektu kamuts bat labainduko dugu haren luzeran, erraiak zeharkatzen dituzten zain odoltsuak altxarazteko. Kontu handiz egin behar da lan hau, gibela ez puskatzeko, eta gu bihotzekoak ez jotzeko, ongi baitakigu zein preziotan dagoen foie-gras kiloa. Beste aukera bat da sakon eta leun ziztatu eta ur gazi oso hotzean edukitzea, odol-hodiak ahalik eta neurri handienean hustu daitezen. Ahalegin honi guztiari esker lortuko dugu, gibela moztean eta jaterakoan, zain higuingarri gogaikarrien arrastorik ez agertzea. Bihurri xamarra da egiteko hau, baina ezinbestekoa.

Gure nerbioak ere lasaitu ditugunean, erretilu batean pausatu eta gatza, piperbeltz zuri ehoa eta azukrea emango diegu gibelei, eta armagnac, brandy eta Portoko ardoaz garaztatuko ditugu ondoren. Film edo aluminio-paperaz estali eta hozkailuan utziko ditugu ontzen, 8 bat orduz. Bitarte horretan, irauli egingo ditugu hainbatetan, alde guztietatik berdin busti daitezen.

Kazola batean jarriko dugu salda irakiten; irakin orduko aterako dugu sutatik eta hozten utzi, 80º inguruko tenperaturan egon arte. Lobuluak saldan sartu eta erlojuko 6 minutuan edukiko ditugu alde bakoitzetik. Erretilu batera erretiratuko ditugu, zornatu eta bere zikinak bota ditzan gibelak. Bi orri film edo aluminio-paper hedatu eta lobulu handia eta txikia jarriko ditugu haietako bakoitzean. Beren horretan bilduko ditugu ondoren, txorizo bat balira bezala. Ertzetatik itxi eta ongi estutuko ditugu ondoren.

Hozten utziko ditugu ondoren hozkailuan, hoztu eta gero xerratan moztu ahal izateko. Hobe moztuko ditugu labanaren ahoa aurrez ur berotan eduki badugu. Ebakia garbiagoa izango da hala jokatzen badugu, xerra puskatzeko arriskurik gabe. Ogi txigortuetan jango dugu gibela. Terrina honek gutxienez 15 egun eusten dio hozkailuan, ongi tapatuta edukiz gero. Salda beroak haren gustua hartuko du, izugarria da hark eskaintzen duen ahogozoa. Koipea ongi kendu eta 10 urte gazteagotuko gara hura edan ondoan.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Foie

Foie-gras naturalaren terrina portzelanan egosia

Foie-gras naturalaren terrina portzelanan egosia – Osagaiak Kg erdia ahate foie-gras gordin, bi gibel inguru. Gatza, piperbeltz zuri ehoa eta azukrea Xorta bat armagnac Xorta bat brandy Xorta bat Portoko ardo Foie-gras naturalaren terrina portzelanan …

Oilasko gibelen patea

Oilasko gibelen patea

Oilasko gibelen patea –  Osagaiak 24 oilasko gibel 2 tipulin, pikatuak Baratxuri ale bat, pikatua 2 arrautza Oliba olio pixar bat Brandy xorta bat 200 g patata pure Gatza eta piperbeltza Oilasko gibelen patea Errezeta …

sukaldean-fondo0

Foie-gras salteatua sagarrekin

Osagaiak Mutur bat gurin 6 sagar, zurituak eta ataletan moztuak (limoi zukuaz garaztatuko ditugu belztu ez daitezen) Pixar bat azukre beltz Xorta bat moskatel Xorta bat sagar-likore 8 xerra lodi ahate foie-gras edo gibel fresko, …

sukaldean-fondo0

Foie-gras salteatua azenorio, ezti eta kanelarekin

Osagaiak 6 azenario handi, zurituak eta arraspatuak Oliba olioa Mutur bat gurin Laranja azal puska bat, birrindua Zimiko bat kanela, ehoa Koilarakada bat ezti 8 xerra lodi foie-gras edo gibel fresko, 100 bat g bakoitzak …

sukaldean-fondo0

Txahal gibela tomatearekin

Osagaiak Kilo bat txahal gibel, xerratan moztua, erdi tamainako xerrak 2 tipula, zerrenda mehetan zatituak 4 baratxuri ale Oliba olioa Xorta bat ardo zuri Litro erdia tomate saltsa Gatza Errezeta Kazola zabal batean ipiniko ditugu …