Menua

Esne frijitu edo peilak

  • Esne frijitu edo peilak
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Esne frijitu edo peilak – 

Osagaiak

  • Litro bat esne
  • Kanela, adaxka bat
  • 10 koilarakada azukre
  • 50 g maizena
  • 50 g irin
  • Koilarakada bat eguzki-lore olio
  • Irina eta arrautza joa
  • Oliba olioa, frijitzeko
  • Azukre eta kanela ehoak

Errezeta

Litro laurden bat esnetan nahasiko ditugu irina, maizena eta azukrea. 5 bat minutuan edukiko dugu egosten gainerako esnea kanelarekin; iragazi eta pixkana-pixkana erantsiko diogu aurrez prestatutako ahiari. Su eztian egosiko dugu nahastura, bira eta bira etengabe, 10 minutuz. Eguzki-lorez igurtzitako xafla edo erretilu batean zabalduko dugu ondoren, eta hozten utzi. Hoztu eta gero, lauki ederretan moztuko dugu orea, irin eta arrautza joan pasatzeko. Su ertainean frijituko ditugu, oliba oliotan. Koipe soberakina kendu eta azukrea eta kanela ehoak hautseztatuko ditugu gainetik.

Esne frijitu edo peilak

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

krema katalana

Krema katalana marina eran

Krema katalana marina eran –  Osagaiak 1/2 litro esne limoi baten azala kanela – zotz bat 30 gr arto-irina 6 gorringo 9 koilarakada azukre ziropea TRESNAK lau bol koilara pot bat irabiagailua … Errezeta Gorde …

Esnegain bizkotxoa

Esnegain bizkotxoa

Esnegain bizkotxoa –  Osagaiak 4 arrautza Azukre hautsa, 125 g Almendra gordinaren hautsa, 170 g 125 g gurin bigun Esnegain irakina eta ura kendua. Bestela esnegain likidoa Esnegain_bizkotxoa Errezeta Katilu batean, hagaxkekin, arrautzak jo behar …

natila

Natila

Natila – Osagaiak Litro bat esne 8 gorringo Irin koilarakada lau bat 5 koilarakada azukre Errezeta Gogoko dugun zerbaitekin irakingo dugu esnea: limoi, kanela, bainila… Behin irakindakoan, epeltzen utziko dugu bazterrean. Gopor edo katilu batean …

arrozesne

Arrozesne garbia

Arrozesne garbia Osagaiak Litro bat esne Pote bat esne lurrindua (ez da ezinbestekoa) 200 g arroz, pikor biribilekoa Laranja azal bat eta limoi azal bat Kanela adaxka bat 150 g azukre Gatza Arroz esne garbia …

Abena edo oloa, esnea, platanoa eta kakao gosarimerienda edo postrea

Abena edo oloa, esnea, platanoa eta kakao gosari/merienda edo postrea

Abena edo oloa, esnea, platanoa eta kakao gosari/merienda edo postrea –  Osagaiak 800 ml esne 120 g abena edo olo 2 platano kakaoa 120 g azukre moreno edo panela galleta edo bizkotxoa (aukerakoa) … Errezeta …